Mediabask
Mediabask 2014ko azaroan Ipar Euskal Herrian sortutako hedabidea da. Paperezko edizioa frantsesez du eta webgunea euskaraz eta frantsesez.
Historia
aldatuLe Journal du Pays Basque - Euskal Herriko Kazeta egunkarian lanean egon ziren batzuek sortutako hedabidea da. Babesa eman zioten 500 lagunek jarri zioten Mediabask izena hedabideari[1].
Abenduaren 22an jakin zenez, urtarrilean hasiko zen Mediabask argitaratzen eta lehen artikuluak Internet bidez zabalduko zituzten. Otsailean edo martxoan argitaratuko zuten paperezko astekaria, batez ere frantsesez[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mediabask, Ipar Euskal Herriko hedabide berria», Berria, 2014-12-02
- ↑ Urtzi Urkizu, «Urtarrilean hasiko da Mediabask argitaratzen», Berria, 2014-12-23