McKenzie Wark

idazle eta ikertzaile australiarra

McKenzie Wark (Newcastle, Australia, 1961) australiar jatorriko idazle eta ikertzailea da.[1] Wark hedabideen teoriari, teoria kritikoari, hedabide berriei eta Internazional Situazionistari buruzko ikerketa eta idazlanengatik da ezaguna.. Bere lanik ezagunenak Hacker Manifesto eta Gamer Theory dira. Kultura eta hedabideen Ikasketetako irakaslea eta genero ikerketen programaren zuzendaria The New Schoolen.[2]

McKenzie Wark

Bizitza
JaiotzaNewcastle (Australia)1961eko irailaren 10a (62 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta hizlaria
Enplegatzailea(k)New School (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Twitter: mckenziewark Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lana

aldatu

Australian jaiotako idazle eta ikerlaria da. Sei urte zituenean hil zitzaion ama, aita arduratu zen hiru seme-alaben zaintzaz. Giro komunistetan ibili zen gaztaroan. Unibertsitate ikasketak egin zituen, doktoretza barne. Bi dozena liburu baino gehiago argitaratu ditu 1994tik, Internazional Situazionistaren aditurik handienetako bat da. A Hacker Manifestok (2004) eta Gamer Theoryk (2007) egin zuten ezagun. Situazionismoaz, bideojokoez, raveez eta kapitalismoaz idatzi izan du, saiakera betiere.

2017an agertu zen transgenero gisa, horren ostean argitaratu ditu Reverse Cowgirl eta Raving autofikziozko lanak. gaur egun The New School unibertsitateko hedabide eta kultur ikasketen irakaslea da.

Euskarazko argitalpenak

aldatu

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza lana euskaraz argitaratu zuen Katakrak Liburuak argitaletxeak 2024ko maiatzean, Danele Sarriugartek egindako itzulpenarekin eta Jokin Azpiazuren hitzostearekin.[3] Warkek euskaraz argitaratutako lehen lana izan da.

Erreferentziak

aldatu
  1. «McKenzie Wark | Katakrak - Liburu-denda, Kafetegia, Argitaletxea, Kooperatiba» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  2. «McKenzie Wark | Eugene Lang College of Liberal Arts» www.newschool.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  3. «McKenzie Warken ‘Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' plazaratu du Katakrakek» Berria 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak

aldatu