Mauser edota Mauser-Werke Oberndorf Waffensysteme GmbH Alemaniako armagintza enpresa bat da. 1872an Wilhelm eta Paul Mauser anaiek Württemberg lurraldeko Oberndorf am Neckar udalerrian sortu zuten. Gaur egun egoitza nagusia Baden-Württemberg estatuko Isny im Allgäu udalerrian du.

Mauser
Datuak
Mota weapons manufacturing company (en) Itzuli eta motorcycle manufacturer (en) Itzuli
Industria arms industry (en) Itzuli eta manufaktura
Herrialdea Alemania
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Egoitza Isny im Allgäu
Forma juridikoa Erantzukizun mugatuko sozietate
Jabea Rheinmetall AG (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1811
Sortzailea
Sorrera lekua Oberndorf am Neckar
Aurrekoak Königlich Württembergische Gewehrfabrik (en) Itzuli
Ondorengoak Mauser Jagdwaffen GmbH (en) Itzuli eta Rheinmetall AG (en) Itzuli
mauser.com

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean sekulako hedapena izan zuen, bere armak munduko herrialde ugaritara esportatuz. Ospea bere armen kalitate gorena eta Bigarren Alemaniar Inperioan Prusiako gudarosteak arma eskariak egiteagatik bereganatu zuen.

Beste armagintza enpresa askok bere armak diseinatu eta ekoizteko unean Mauser errepetizio eta giltzarrapo sistemadun fusilak oinarritzat hartu zituzten. AEBtako Winchester armagintza enpresak Mauser etxeko M98 fusil modeloa Winchester 70 Modeloa fusila diseinatu eta ekoizteko eredutzat hartu zuen.

Kanpo estekakAldatu