Matamá
Matamá, euskeraz, Matama, Vigoko udalerriaren mende dagoen parrokia bat da. Espainiako estatuko Galiziako autonomia erkidegoan dago kokaturik, zehazki Pontevedrako probintzian.
Matama | |
---|---|
Galizia | |
Matamako harrietako idatziak, brontze arokoak. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Espainia |
Probintzia: | Pontevedra |
Izen ofiziala | San Pedro de Matamá |
INEk ezarritako kodea | 36057150000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°12′01″N 8°44′22″W / 42.20031384°N 8.73942702°W |
Azalera | 4,67 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.716 (2019) |
Dentsitatea | 843,47 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
http://culturalmatama.com/ |
Datu nagusiak
aldatuMatamak, 3939 biztanle ditu 2010ean egin zen erroldak dioenez, 24 zonaldeetan banaturik. 4,67 km2-ko azalera du eta Vigoko erdialdean kokaturik dagoen zabaldi handi baten jabe da, bertan ditu etxe gehienak. Matamak, Castrelos, San Andres de Comesaña, Valladares, Bembrive eta Vigoko erdigunea parrokiekin egiten du muga.
Geografia
aldatuMataman, garrantzi handiko hainbat eraikin historiko daude, adibidez, arkeologikoki garrantzia handia duen brontze aroko hainbat eraikin, 2 castro garrantzitsu eta hainbat arropa garbitzeko toki eta ur errota. Bestalde, XVIII. mendearen amaieran eraiki zen San Pero de Matamá eliza, nahiz eta, bertan aurkitu daitekeen erretaula askoz zaharragoa den.
Bizilagunen elkartea
aldatuGaliziako parrokia gehienetan bezala, Matamak ere badu bere bizilagunen elkartea. Bertan hainbat ekintza sozio-kultural egiten dituzte eta kirol elkarte bat ere badute. Bizilagunen elkarte honek, musika talde bat ere badu, hainbat sari irabazi dituena.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Matamako bizilagunen elkartearen webgunea