Mary J. Rathbun

estatubatuar zoologoa

Mary Jane Rathbun (Buffalo, 1860ko ekainaren 11aWashington, 1943ko apirilaren 4a)[1] krustazeoetan espezializatutako estatubatuar zoologoa izan zen.[2] Smithsonian Institutionen lan egin zuen 1884tik hil zen arte. Mila espezie, azpiespezie eta taxon baino gehiago deskribatu zituen.

Mary J. Rathbun

Bizitza
JaiotzaBuffalo1860ko ekainaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1943ko apirilaren 4a (82 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli 1917) Doktoretza
Pittsburgheko Unibertsitatea honorary master's degree (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa eta carcinologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)United States National Museum (en) Itzuli

Find a Grave: 5776 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Rathbun 1860ko ekainaren 11n jaio zen, Buffalon, New Yorken, eta Charles Rathbun eta Jane Fureyren bost anai-arreben artean gazteena izan zen. Urtebete besterik ez zuenean hil zitzaion ama. Buffaloko eskolara joan zen eta 1878an graduatu zen, baina ez zen inoiz unibertsitatera joan.[3]

1881ean ikusi zuen lehen aldiz ozeanoa, bere neba Richardekin batera Massachusettseko Woods Holera joan zenean. Hau Addison Emery Verrillen laguntzaile zientifiko gisa aritu zen, Verrillen laguntzaile nagusiarekin batera, Sidney Irving Smith kartzinologoarekin. Rathbunek espezimenak etiketatzen, sailkatzen eta dokumentatzen lagundu zuen, eta ordutik krustazeoekin lan egin zuen. [3]

Hiru urtez, boluntario gisa lan egin zuen bere nebarentzat, Smithsonian Institutionen Spencer Fullerton Bairden idazkaritza lortu aurretik. Museoan lanean jarraitu zuen, normalean laguntzarik gabe, eta 28 urteren ondoren, Krustazeoen Dibisioko arduradun laguntzaile mailara igo zuten.1915ean, erretiroa hartu ondoren, Smithsonian Institutionek "Ohorezko Ikertzaile Elkartua" izendatu zuen, eta 1916an Pittsburgheko Unibertsitateak ohorezko Master titulua eman zion. 1917an Ph.D. baterako kualifikatua izan zen George Washington Unibertsitatean.[3]

Rathbun Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkarteko, Washingtoneko Zientzia Akademiako eta Wild Flower Preservation Societyko kidea izan zen.[4]

Washingtonen 1943ko apirilaren 4an hil zen,[4][5] 82 urte zituela, aldaka hautsi batek eragindako konplikazioen ondorioz.[3]

 
Rathbun lanean

Argitalpenak

aldatu

Rathbunek 1891n argitaratu zuen James Everard Benedictekin batera Panopeus generoari buruz idatzitako lehen lana.[3] Bere lanik garrantzitsuena Les crabes d 'eau douce (Ur gezako karramarroak) izan zen, jatorrian argitalpen sinple gisa pentsatua, baina azkenean hiru liburuki izan zituena 1904 eta 1906 bitartean.[3] 166 artikulu idatzi zituen bakarka edo taldean, 1147 espezie eta azpiespezie berriren deskribapenak, 63 genero berri, azpifamilia bat, 3 familia eta superfamilia bat barne, baita hainbat nomenklatura berri ere.[3] Rathbunek deskribatutako lehen taxonak espezie komertzial garrantzitsuak barne hartu zituen, hala nola Callinectes sapidus Atlantikoko karramarro urdina eta Chinoecetes bairdi karramarroa.[6][7]

Taxonak

aldatu
 
Callinectes sapidus
 
Callinectes rathbunae

Zenbait taxon Mary J. Rathbunen omenez izendatuak izan dira:[8]

  • Hamatoscalpellum rathbunae (Pilsbry, 1907)
  • Maera rathbunae Pearse, 1908
  • Paromola rathbuni Porter Mosso, 1908
  • Synalphaeus rathbunae Coutiere, 1909
  • Candidiopotamon rathbunae De Man, 1914
  • Pasiphaea rathbunae (Stebbing, 1914)
  • Petrolisthes rathbunae Schmitt, 1916
  • Periclimenes rathbunae Schmitt, 1924
  • Alpheus rathbunae (Schmitt, 1924)
  • Campylonotus rathbunae Schmitt, 1926
  • Callinectes rathbunae Contreras, 1930
  • Eriosachila rathbunae Maury, 1930
  • Tritodynamia rathbunae Shen, 1932
  • Sacculina rathbunae Boschma, 1933
  • Pinnixa rathbunae Sakai, 1934
  • Emerita rathbunae Schmitt, 1935
  • Callianassa rathbunae Schmitt, 1935
  • Solenocera rathbunae Ramadan, 1938
  • Thunor rathbunae Armstrong, 1949
  • Lysmata rathbunae Chace, 1970
  • Xanthias rathbunae Takeda, 1976
  • Cyphocarcinus rathbunae Griffin & Tranter, 1986
  • Asterias rathbunae Britajev, 1989
  • Lophaxius rathbunae Kensley, 1989
  • Rhynchocinetes rathbunae Okuno, 1996
  • Palaeopinnixa rathbunae Schweitzer & Feldmann, 2000
  • Marratha Ng & Clark, 2003

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Mary Jane Rathbun (1860-1943) - Find a Grave...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. (Ingelesez) Bronstein, Judith L.; Bolnick, Daniel I.. (2018-12). «“Her Joyous Enthusiasm for Her Life-Work …”: Early Women Authors in The American Naturalist» The American Naturalist 192 (6): 655–663.  doi:10.1086/700119. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. a b c d e f g Waldo L. Schmitt. (1973). "Mary J. Rathbun 1860-1943". Crustaceana. 24 (3): 283–296.
  4. a b (Ingelesez) «Rathbun, Mary Jane (1860-1943), invertebrate zoologist» American National Biography  doi:10.1093/anb/9780198606697.001.0001/anb-9780198606697-e-1302014. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  5. (Ingelesez) «Mary Jane Rathbun | Marine Biology, Crustaceans, Invertebrates | Britannica» www.britannica.com 2024-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  6. «WoRMS - World Register of Marine Species - Callinectes sapidus Rathbun, 1896» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  7. «WoRMS - World Register of Marine Species - Chionoecetes bairdi Rathbun, 1924» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  8. Hans G. Hansson.. «"Dr. Mary Jane Rathbun"» www.bemon.loven.gu.se (Biographical Etymology of Marine Organism Names. Göteborgs Universitet.) (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

aldatu