Mary Anne Rawson

Abolizionista britainiarra

Mary Anne Rawson (Sheffield, 1801ko azaroaren 22a - Wincobank, 1887ko abuztuaren 11) esklabotzaren abolizionista izan zen. Tratatuaren Gizartearen, Britainia Handiko eta Atzerriko Gizarte Biblikoaren, italiar nazionalismoaren defendatzailea izan zen, haurren esplotazioaren aurkakoa, baina, batez ere, esklabotzaren aurkakoa. Lehenik, Sheffieldeko talde batekin aritu zen lanean, eta kanpaina arrakastatsua egin zuen jendeak Mendebaldeko Indietatik zetorren azukrea boikotatzeko, esklaboen lanaren bidez ekoizten baitzen. Esklabotzaren aurkako lehen mundu konbentzioan parte hartu zuen Londresen, 1840an.[1]

Mary Anne Rawson

Bizitza
JaiotzaSheffield1801eko azaroaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWincobank (en) Itzuli1887ko abuztuaren 11 (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktibista, filantropoa eta abolitionist (en) Itzuli

Find a Grave: 229686116 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mary Anne Read Joseren eta Isabel Readen alaba zen. Gurasoak aberatsak ziren, eta arrazoi onen alde engaiatzera bultzatu zuten. 1820ko hamarkadaren erdialdetik 1850eko hamarraldira arte, bere interes etengabea izan zen Sheffielden esklabotzaren aurkako kanpainaren buru izatea. Rawson Sheffieldeko Emakumeen Elkarte Antiesklabistaren kide sortzailea izan zen, 1825ean, eta esklaboen eskubideen aldeko kanpaina egin zuen Britainiar Inperioan. Sheffieldeko gizartea izan zen esklabotzaren aurkako kanpaina egin zuen lehen gizartea, ez amaiera mailakatua eta kontrolatua lortzeko, esklabotzaren berehalako amaiera lortzeko baizik.[2] Hitzaldi eta liburuxken bidez, gizarteak arrakastaz boikotatu zuen Antilletako esklaboek ekoitzitako produktuak (kafea, azukrea...), eta salmentak apaldu ziren. Abolizio-legeria onartu ondoren, elkartea 1833an desegin zen formalki.

 
Mary Anne Rawson.

1827an, Nottinghameko William Bacon Rawsonekin ezkondu zen, baina bi urte geroago, familia-etxera itzuli zen, alargunduta eta haur ttiki batekin. Ez zen berriz ezkondu. 1837an, Mary Anne Rawson Sheffieldeko Esklabotzaren Abolizio Unibertsalerako Emakumeen Elkarteko idazkari bihurtu zen, eta mundu osoan esklabo bihurtutako langileen kausarekin jarraitu zuen. Emakumeek zuzendutako erakunde antiesklabistak Lucy Townsend-ek abiarazi zituen, eta, berriki egindako ikerketen arabera, talde horiek herrialde mailako eragina izan zuten.[3]

Rawsonek korrespondentzia izan zuen Britainia Handiko Jorge Thompsonekin eta Estatu Batuetako Frederick Douglass eta William Lloyd Garrisonekin.[4] Bere bisitarien artean, Lord Shaftesbury eta William Wilberforce zeuden. Bere ama Elizabeth Read diruzain zela, Sheffieldeko Emakumeen Elkarte Antiesklabistan nabarmendu zen Rawson. Bere aita, Joseph Read, metal preziatuak galdatzeko negozio baten jabea zen.[4]

Aitak negozio bat eraiki zuen Wincobank Hall izeneko etxe handi bat erosi ahal izan zuen arte. Hala ere, bere negozioak behera egin zuen, eta egoitza horretatik alde egitera behartuta egon zen. Mary Annen aita 72 urte zituela hil zen.

Nottinghameko bankari zuen senarra galdu ondoren, Mary Anne etxera itzuli, eta aitaren zorrak ordaindu zituen. Ama eta biak Wincobank Halleko egoitzara itzuli ziren. Biek bizitza politiko aktiboa zuten.

 
Esklabotzaren aurkako nazioarteko lehen konferentzia oroitzeko pintura (1840).

Amerikako, Frantziako, Haitiko, Australiako, Irlandako, Jamaikako eta Barbadoseko ordezkariak erakarri zituen esklabotzaren aurkako nazioarteko lehen konferentzia oroitzeko pinturan Rawson ageri da (1840).[1] Mary Clarkson izan ezik, koadroko emakume guztiak eskuin muturrean daude, eta horietako bat ere ez dago koadroaren lehen planoan. Ez zen onartu emakumeak konbentzioaren ekitaldi nagusian sartzea. Horrek zailtasun batzuk ekarri zituen Amerikako ordezkaritzarekin. Hauexek dira koadroan dauden emakumeak: Elizabeth Pease Nichol, Amelia Opie, Anna Isabella Noel Byron, Anne Knight eta, gibelean, Triunetia Mott. Konbentzioaren ondoren, Charles Lenox Remonden eta Nathaniel Peabody Rogersen anfitrioia izan zen.[5]

1841ean, Rawsonek eta haren ahizpak, Emily Readek, eguneko eskola bat sortu zuten Wincobank Hall etxeko lurren kaperan. Inguruko haurrei irekita zegoen eskola. 1860an, ahizpek fideikomiso bat sortu zuten finantza-zuzkidura eta administrazioa hornitzeko. Eskolak 1905 arte jarraitu zuen.

1899an, "erreskate-etxe" gisa ireki zuen Wincobank Hall Salbazioko Armadak, eta 1915era arte funtzionatu zuen tokian berean. 1921ean, Wincobank Hall "desolazio-egoeran" zegoela esaten zen. Ondoren, aretoa eraitsi egin zuten Flower Estate izeneko urbanizazioari bide emateko (kale guztiek lore eta landare izena zutelako horrela deitua).[6] Komunitateak erabil zezan konpondu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b The Anti-Slavery Society Convention, 1840, Benjamin Robert Haydon, 1841, National Portrait Gallery, Londres, NPG599, Given by British and Foreign Anti-Slavery Society en 1880
  2. Women's Anti-Slavery Societies, Spartacus, acceso 30 de julio de 2015
  3. Clare Midgley, ‘Lloyd , Mary (1795–1865)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004; online edn, septiembre 2013 acceso 30 de julio de 2015
  4. a b Women Against Slavery, Clare Midgley, Ebooks Corporation, accessed April 2009
  5. N.P.Rogers, A Collection from the Miscellaneous Writings of Nathaniel Peabody Rogers, 1949, p. 106, acceso abril de 2009
  6. "Wincobank Living History - Wincobank Hall", Wincobank Living History, acceso noviembre de 2018

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu