Marvin Harris

Marvin Harris (Brooklyn, New York, 1927ko abuztuaren 18a - Gainesville, Florida, 2001eko urriaren 25a) estatubatuar antropologo, idazle eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Ekuador, Brasil, Mozambike eta beste zenbait herrialdetan egin zituen antropologiari buruzko ikerlanak, materialismo kulturala deritzon joeraren ildotik.[1]

Marvin Harris
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1927ko abuztuaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGainesville2001eko urriaren 25a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbiako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Floridako Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea

Marvin Harris materialismo kulturala deituriko eskolaren bultzatzaile garrantzitsuena izan zen. Eskola honek marxismoaren ekarpenak (produkzio indarrei zegokienez) eta Malthusen ikuspuntua batzen zituen (demografiaren eraginari dagokionez) eta horrela gizarte guztiek azpiegitura material jakin bat dutela ondorioztatu zuen. Azpiegitura horren arabera, gizarte bakoitzak garatzen du egokien zaion egitura (etxeko ekonomia eta ekonomia politikoa) eta gainegitura (erlijioa, mitologia, filosofia, artea, kirolak...).

Marvin Harrisen lanek zabalkunde handia lortu zuten, baita antropologian aditu ez diren askoren artean ere. Bere obrarik ezagunena Cows, Pigs, Wars and Witches (1974) izan zen (euskaraz, Behiak, zerriak, gerrak eta sorginak). Bertan mendebaldeko gizarteek beste gizarte batzuetan (India, Ekialde Hurbila, Pazifikoko irlak...) ikusten zituzten "zentzugabekeria" kulturalek oinarri guztiz arrazional eta ekonomikoa zuela defendatzen du. Besteak beste, Indian behi sakratuen gurtzeak edo Ekialde Hurbileko erlijio handiek (islamak edota judaismoak) zerriari buruz duten ikuspuntuak tokian tokiko egoera klimatiko, geografiko eta ekonomikoaren ondorio hutsak direla defendatzen du.

Lan nabarmenakAldatu

OrokorrakAldatu

AkademikoakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marvin Harris