Maruja Lozano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa Lozano Soto
JaiotzaRuzafa1935eko urriaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTorremolinos2022ko urriaren 4a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Baldomero García Escobar (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

María Teresa Lozano Soto, artistikoki Maruja Lozano izenez ezaguna (Valentzia, 1935eko urriaren 4aTorremolinos, 2022ko urriaren 4a) bolero eta kopla-kantari valentziarra izan zen.[1]

Biografia aldatu

María Teresa Lozano Soto, Maruja Lozano izenez ezagunagoa, Valentziako Ruzafa auzoan jaio zen, 1935eko urriaren 4an.

Baldomero García Escobar gitarra-jolearekin, Manolo Escobar abeslariaren anaiarekin, ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen: Ana García Lozano kazetaria eta Javier.[2]

Lan ibilbidea aldatu

1961ean grabatu zuen lehen diskoa Belter diskoetxearekin. Hurrengo urtean "La luna y el toro"[3] kanta ezaguna grabatu zuen, eta hura interpretatu zuen lehen pertsona izan zen. Abesti ezagunenak, besteak beste, "La Luna y el toro", "No te vayas de Navarra",[4] "Calle Elvira", "Romance de Valentía", "Maldita abajo", "Luna de España", "Confesare", "Campanero jerezano" izan ziren. 80ko hamarkadan egin zituen azken grabazioak, eta, ondoren, erretiratu egin zen.

2022ko urriaren 4an hil zen Torremolinosko La Nogaleran zuen egoitzan.[5]

Aintzatespenak aldatu

Hil baino bi egun lehenago, Pilar Boyerok Canal Extremadura Radion aurkezten zuen "Soy lo prohibido" saioak omenaldia egin zion bere ibilbidearen saio berezia eskainita.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «MARUJA LOZANO * BIOGRAFIA *» vuestraradio.foroactivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. Hemeroteca ABC
  3. «Maruja Lozano (canciones en ".wav" ... escuchar y bajar)» www.miguel-a.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  4. Maruja Lozano - No te vayas de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. Pesar por el fallecimiento de Maruja Lozano. El Noticiero Digital 5 de octubre de 2022.
  6. Homenaje a Maruja Lozano. Canal Extremadura Radio 2 de octubre de 2022.

Kanpo estekak aldatu