Marua

Euskal Herriko mendia

Marua, Bizkaia probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Artadiak esaltzen du ia erabat mendi guztia eta zer ikusi gutxi dago, artadia bera ez bada. Bideak ere sastrakadiak estu hartuta ditu eta ez da erraza zuzen ibiltzea tarte askotan. Horrez gain bidea bihurria da oso, karst hautsiaren gainean egiten du aurrera tarte batzutan eta arrasto nabarmenik ez dago tarte horietan. Badira han-hemenka zintzilikatutako plastikozko zintak, harripilak eta pintura markak, baina denak ere nahiko bakanduta daude (2007-7). Arretaz ibili beharra dago beraz. Tontorretik ez da basoa bera besterik ikusten, karaitzari lotutako buzoiaren inguruan. Bide honen hasiera topatzeko, Akorda aldeko bidetik etorrita, harrizko petril bat aurrean duen gaztainondo handi bat bilatu behar duzue ezker aldean: haren ezker aldetik abiatzen da sastraka zeharkatzen duen bidea.

Marua
Datu orokorrak
Garaiera362
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°23′20″N 2°39′54″W / 43.389°N 2.665°W / 43.389; -2.665
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Marua, http://www.euskal-herria.org/.