Martiri konplexu
Martiri konplexua psikologian pertsona batzuen jarrera definitzeko erabiltzen den terminoa da. Pertsona horiek haien onerako martiriak izan nahi dute, oinazea, mina eta jazarkundea bilatzen dute helburu hori lortzeko, alegia. Bilatze hori behar psikologiko batean oinarritzen da. Izena mendeetan kristau batzuek martiria nahitaz bilatzen zutela joeran oinarritzen da. Horrela, pentsatzen zuten, santutasuna lortzeko bidean jartzen ziren. Adibide bat musulmanen lurraldetara joaten eta han kristauak bezala haien buruak aurkezten zuten pertsonengana dugu, esaterako Santa Teresa Avilakoa.
Ezaugarriak
aldatuKonplexu hori duen pertsonak besteen beharrak bere beharren aurretik jartzen ditu beti, horrela haiengatik sufritzeko. Emate horretan, nolabait, haien bizitzari zentzu bat aurkitzen diote. Pertsona hauek askotan horretarako behar gabe sufritzen dute; horren truke besteen eskertza eta maitasuna bilatzen dute.
Pertsona hauek:[1]
- Haien erabakien ondorioz sufritzen dute.
- Abusuzko harremanak onartzen dituzte.
- Eredu bat izaten dute eta horri jarraitzen diote buru-belarri.
- Publikoki bere interes falta onartua ez dela azaltzen dute.
- Sarritan besteen alde egindako lanak eta jasandako oinazeak besteei aurpegiratuko diete.
- Bere buruari buruz estimu handiaz hitz egingo dute.
- Beti, egin dutenaren ondorioz, bilatzen dute besteen eskerra eta maitasuna.
- Besteei laguntzeko prozesu horretan beraiek ez dute laguntzarik onartuko.
Martiri konplexu motak
aldatu- Erlijio batzuetan, esaterako kristautasunean, min hori santutasunaren bidean aritzeko nahitaz bilatzen da. Kasu horretan aszetismoaren bidean aritzeko modu bat izan daiteke. Jazarpenaren biktima izatea pertsonaren zintzotasunaren adierazgarri bezala ikusten da.[2]
- Maitasunean edo betebeharrean oinarritututako martirioa. Emakume pobreen artean asko ematen da, maite duten pertsonen alde jazarpena pairatu beharra. Maitasun harreman askotan desoreka hori ematen da eta, normalean emakumeak, maitasuna sufrikario erromantikoarekin lotzen du.[3]
- Batzutan masokismo joera bat izan daiteke.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://es.wikihow.com/reconocer-los-síntomas-del-síndrome-de-martir
- ↑ Davis, Sheldon E.: «What Are Modern Martyrs Worth?». Peabody Journal of Education 23 (2): 67-68. doi:10.1080/01619564509535934.
- ↑ Lewis, Oscar. «Husbands and Wives in a Mexican Village: A Study of Role Conflict». American Anthropologist 51 (4): 602-610. doi:10.1525/aa.1949.51.4.02a00050.
- ↑ Seligman, David B. «Masochism». Australasian Journal of Philosophy 48 (1): 67-75. doi:10.1080/00048407012341471.