Martin II.a Enrikez Lakarrakoa

Martin II.a Enrikez, Lakarrako jauna (c. 13641410eko uztailaren 9a) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen. Ablitas, Vierlas eta Sartagudako jauna, Karlos II.aren alde borrokatu zuen Ehun Urteko Gerran.[1]

Martin II.a Enrikez Lakarrakoa
Cherbourg au 17e siecle.jpg
Bizitza
Jaiotza Nafarroako Erresuma, 1364 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Nafarroako Erresuma1410eko uztailaren 9a (egutegi gregorianoa) (45/46 urte)
Familia
Aita Martin Enrikez Lakarrakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Artikulu hau bigarren Nafarroako mariskalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Enrikez Lakarrakoa».

BiografiaAldatu

1364 inguruan jaio zen, aita Martin Enrikez Nafarroako mariskala izanik. Aitaren partez Henrike I.a Nafarroakoa birraitona izan zuen.

Malléngo tenentea zela, 1389an Karlos II.ak Nafarroako mariskal izendatu zuen. 1392an Vierlas hiribildua eta haren gaztelua lortu zuen. Hurrengo urteko abenduaren 1ean Cherbourgeko kapitain bilakatu zen. 1404ko ekainaren 9ra arte izan zen karguan.

1396an errege eta Karlos Beaumontekoarekin batera, Paris joan zen Orléans eta Borgoina artean bitartekaritza lanak egiteko.[2] 1404an berriro Parisko negoziaketan, erregeak Cherbourgen ordez Provins lortu zuen.

1404ko otsailaren 17an Karlos IIIak baimendu zion Nafarroako armarriak eramatea Lakarrakoarekin batera.

 
Armarria berria (1404)

Ezkontzak eta haurrakAldatu

1392an Ines Moncayo ezkondu zuen. Lau seme-alaba izan zituzten:

ErreferentziakAldatu

  1. Argamasilla de la Cerda y Bayona, J. de (1899) Nobiliario y armería general de Nabarra Imprenta de San Francisco de Sales 117 .
  2. Narbaitz, Pierre (2007) Navarra o cuando los vascos tenían reyes Tafalla: Txalaparta 367-369  ISBN 978-84-8136-488-0.
  3. Van Kerrebrouck, Patrick (2000) Les Capétiens: 987-1328 2 204 .


Aurrekoa
kargu sortuberria
 
Nafarroako mariskal
Martin II.a Enrikez Lakarrakoa

1390-1410
Ondorengoa
Leon Nafarroakoa