Martha Carrier
Martha Allen Carrier (Andover, Massachusetts, 1650 – Salem (gaur Danvers), Massachusetts, 1692ko abuztuaren 19a) sorginkeria egotzita salatu eta exekutatu zuten emakumeetako bat izan zen Salemgo sorginkeria prozesuan, Ingalaterra Berrian.[1]Cotton Mather apaizak bere lanean "sorgin neurrigabe" eta "infernuko erregina" gisa aipatu zuen; historialari batzuek Andover sortu zuten familien aurkako konspirazioarekin edo herentzia patriarkalaren aurkako mehatxuaren erreakzio batekin espekulatu zuten, baina jatorrizko dokumentuek iradokitzen dute atxilotzeko benetako arrazoia bere izaera independentea eta herrian baztanga izurritea eragitearen salaketa izan zirela.
Martha Carrier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andover, 1650 |
Herrialdea | British North America |
Bizilekua | Danvers |
Heriotza | Danvers, 1692ko abuztuaren 19a (41/42 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Thomas Carrier (en) |
Jarduerak | |
Aurrekariak
aldatuAkusatu asko bezala, Martha emakume pobre eta desatsegina zen. Andover (Massachusetts) herriaren sortzaileetako baten bospasei seme-alabetatik hirugarrena, 1674ko maiatzean, bere estatusa baino askoz beheragoko batekin ezkondu behar izan zuen, zazpi hilabeteko haurdun, semearen aitarekin, umea legez kanpo jaio ez zedin, Thomas Carrier (1630-1739) zerbitzari soila zenarekin. Hainbat kilometrotara joan ziren bizitzera, Billerikara, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Horietako bat oso txikia zela hil zen. Hamar urte geroago itzuli ziren, diru gutxirekin eta ospe handirik gabe. 1690ean, baztanga-izurrite batek herria suntsitu zuen. Eta hamahiru hildakoetatik zazpi familiakoak ziren arren, aita, bi neba eta bi seme-alaba barne, baztanga Marthak eragin zuen zurrumurrua zabaldu zen herrian.
Epaiketa eta exekuzioa
aldatuAkusatuen testigantzak adierazten duenez, Salemeko komunitateak Andobverko esamenen berri bazuen, Martharen sorgin fama barne. Susan Sheldon, Mary Walcott, Elizabeth Hubbard eta Ann Putnamek Andoverreko hamahiru mamuak ikus zitzaketela esanez epaimahaiaren aurrean garrasi egin zuten. Bizilagun askok maltzurkeriaz salatu zuten, eta haren hitz gogorren ondoren, animaliak gaixotu edo hil zirela adierazi zuten. Azterketa bitartean, ordea, Marthak tinko eutsi zion bere jarrerari eta ausardiaz esan zuen akusatzaileek gezurra esaten ari zirela.
Neskek minik sentitu gabe begiratzeko gai ote zen galdetu zitzaionean, esan zuen ez zuela egingo, "disimulatu egingo baitute begiratzen baditut". Magistratuei kargu hartu zien esanez "gauza lotsagarria da zuen arlotik kanpo dagoen jende hau zuei inportatzea".
Bere seme nagusiak, Richard eta Andrew, 18 eta 15 urtekoak, orpoetatik zintzilikatu zituzten, sudurretik odola jariatzen hasi ziren arte. Sarah (7 urte) eta Thomas (10 urte) hertsatu egin zituzten sorginkeriak aitortu arte. Sarahk epaimahaiari esan zion "sei urte zituenetik zela sorgina, amak liburu gorri bat ekarri eta berak ukitu zuenetik". Thomas Barnard ministroak, konfesio horien arduradunak, guztiengandik lortu zituen, Martharengandik izan ezik.[2]
1692ko abuztuaren 19an urkatu zuten, George Burroughs, George Jacobs, John Proctor eta John Willardekin batera.