Salemgo sorginkeria prozesua

Salemgo sorginkeria prozesua 1692ko otsailetik 1693ko maiatzaren artean Massachusetts koloniako Salem herrian jazotako hainbat ustezko sorginkeria kasu eta ondorengo prozesua eta epaiketak izan ziren.

Salemgo sorginkeria prozesua
Irudia
Map
Motawitch trial (en) Itzuli
Denbora-tarte1692ko otsaila - 1693ko maiatza
KokalekuDanvers
Salem (Massachusetts)
Ipswich (Massachusetts)
Andover
HerrialdeaProvince of Massachusetts Bay (en) Itzuli
Pertsona hilak25
Inputatua
Egozteasorginkeria
Judge (en) ItzuliJonathan Corwin (en) Itzuli

Epaiketa aurrekariak aldatu

Nahiz eta sorginkeriari lotutako prozesuak lehenagotik existitu Ipar Amerikako kolonietan (Connecticut, Boston eta Springfield-en izan ziren ezagunenak), hauek ez zuten Salemgo kasuaren neurria izango. Esaterako, aurreko epaiketak oso banatuak egon ziren denboran zehar eta, gainera, ez zen bikote bat baino gehiago egon salatuta epaiketa bakoitzean.

Sorginkeria kasuak aldatu

Salem herrixka 1672an izan zen fundatua, familia batzuk Salem hiri komertzialera mezatara joateaz nekatu zirenean. Hori hobeto kontrolatzeko, 1689an Samuel Parris ministroa herrixkara bidali zuten bizilagunen desegonkortasuna baretu zezan.[1] Hala ere, baretzeko aginduak eman ordez Parrisek diskurtso bortitz bat zeraman, bere kontran zeuden pertsonen aurka borrokatu behar zutela esanez, hauek "maltzurrak" zirela argudiatuz.

1692ko urtarrilean Betty Parris eta Abigail Williams, Samuel Parrisen 9 urteko alaba eta 11 urteko iloba hurrenez hurren, eta Ann Putnam, herrixkako gizon boteretsuenetariko baten 12 urteko alaba, era arraro batean portatzen hasi ziren: garaiko testigantza batzuen arabera, haien gorputzean hozkadak eta imurtxi anitz agertu ziren izaki ikusezin batzuen eraginez, eta haien gorputza modu antinatural batean tolesten zen. Deabruaren influentzia zela argudiatu zuten medikuek, Ingalaterra Berrian puritanismoak izugarrizko garrantzia izango zuen testuinguru batean.[2]

Hiru nesken gaitzaren jatorria konprobatzeko, Mary Sibleyk (Salemgo biztanlea zena) "sorginaren pastela" prestatu zuen Tituba eta Johnen laguntzaz, Parrisen etxean lan egiten zuten esklaboak alegia. Txakurrari emango zioten pastela eta, honek nesken sintoma berdinak bazituen, orduan madarikatuak zeudela esan nahi zuen. Sibley, ordea, Deabruarekin paktua egiteagatik salatu egin zuten eta, nahiz eta berehala barkatu, herrixkan sorginen agerpenen ideia askoz gehiago hedatu zen.[3]

Denbora pasa ahala, hasieran kasu gutxi zirenak biderkatu egingo ziren, eta apenas hilabete batean jada hamar bat afektatu egon ziren, guztiak neskak, baina adin desberdinetakoak.[4] Hortik gutxira, Betty, Abigail eta Annek Tituba, Sarah Osborne eta Sarah Good salatu zituzten, esanez haiek zauritu zituztela, baina emakumeok ezetz esan zuten. Hala ere, bortizkeria medio, Titubak sorginkeria karguak onartu zituen, eta itaunketak eta azterketak egiten hasi ziten. Gertakari horiekin guztiekin herrixkan beldurra geroz eta gehiago handiagotuko zen, eta uztez Jaungoikoaren alde ez zeudenen kontra joko zuten. Gainera, hiru haurrek oraindik arragoako jokatzea erabaki zuten haien fama aprobetxatuz, beldurra pizteko.[1]

Epaiketak aldatu

Nahiz eta hiru neskek onartu istorioak dibertitzeko asmatu zutela, William Phips gobernadoreak epaiketekin jarraituko zuen, 150 pertsona baino gehiago inplikatuz. Hau izango zen Ipar Amerikako historiako sorginkeria epaiketarik handiena, guztira 28 sorgin errudun izendatu zituztelarik. Horietatik bostek onartu egin zuten, eta askatuak izan ziren, eta haurdun bat barkatu egin zuten. Guztira 19 sorgin urkatu zituzten, eta horietariko baten senarra harrien azpian ehortzita hil egin zuten.[1]

Epaiketen gehiegikeriak ikusita, Increase Matherrek, Harvardeko presidenteak, Phips gobernadoreari gelditzeko agindu zion eta honek, epaituetako bat bere emaztea zela ikusita, jaramon egin zion.[1]

Nahiz eta gehienak libre atera, izan ihes egin zutelako edo izan barkatuak izan zirelako, akusatuen kopuru handi bat goi-mailako pertsonak izan ziren, Salemgo herrixkaren sorreraren testuinguruari lotuta. Hala ere, hildako gehienak beste klase batzuetako pertsonak ziren, influentziarik ez zutenak.[4]

Prozesuaren kausa posibleak aldatu

XVII. mendeko Ingalaterra Berria puritanoan Deabruaren eta sorginen presentzia benetakoa zela uste zen. Horrek hiru nesken bat-bateko jarrera ezohikoari azalpen irrazional bat emango zion. Hala ere, hurrengo urteetan azalpen zentzudunagoak eman zitzaizkion "sorginkeria" kasuei eta, nahiz eta teoria ugari egon, ondoren aipatutako hirurak dira jarraitzaile gehien dituztenak. Horietariko bat nesken adina izan zen, hirurak oso gazteak, eta arreta deitu nahi zutela. Horretarako istorio batzuk sortu zituzten, denbora pasa ahala kontroletik aterako zirenak eta biztanleriaren histeriagatik "benetakoak" bihurtuko zirenak.

Linda Caporael psikologoak Salemgo dieta-ohituran jarri zuen kausa. Izan ere, Salem herrixkako dieta zekalean oinarritzen zen, zingiratsua zen ingurumen batean. Horrek guztiak zekale-ainoaren agerpena erraztuko zuen, LSD drogaren osagaietako batek duen onddoa honela ergotismoa eraginez. Caporaelek ikerketa bat egin zuen hiru nesken eta droga kontsumiltzaileen jarrerak alderatuz, eta oso antzekoak zirela ondorioztatu zuen.[5]

Kontuan hartuta nesken adina (nerabezaroan sartzen), ingurumena (landatar eremua) eta hezkuntza falta hirugarren korronte batek haurren arazo psikologikoak kontuan hartzen ditu. Testigantza desberdinek aipatutako sintoma fisiko eta psikologikoen arabera histeria klinikoa diagnostika daiteke.[6]

Epaiketen ondorioak epe luzera aldatu

Nahiz eta inguruan kuriositatea piztu eta benetako beldurra sortu, epaiketek garaian berezko garrantziarik ez zuten izan, biktima kantitatea oso altua izan ez zelako. Hala ere, hurrengo hamarkadetan eragina izango zuten: Eliza-Estatuaren arriskua agerian geratuko zen, Aita Fundatzaileek guztiz errefusatuko zutena, bai eta Ingalaterra Berriko intolerantzia ere.[1]

Horrez gain, epaiketetan zehar akusatuen ahulezia eta babes falta ere nabaria izan zen, Aita Fundatzaileek konponduko zutena Amerikako Estatu Batuetako Bill of Right itunean. Hemen errugabetasun-presuntzioa, epaimahai baten presentzia, aholkularitza juridikoa eta bestelako babes instrumentuak babesten ziren eta estatubatuarren oinarrizko eskubide bihurtuko ziren, XVII. mendean zehar zerbait pentsaezina zena.[1]

Literatura aldatu

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Davis, Kenneth C.. (2005). Qué sé yo de historia : todo lo que necesitas saber acerca de la historia de los Estados Unidos. (Primera edición Rayo. argitaraldia) ISBN 0-06-082080-2. PMC 62294726. (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  2. Lawson, Deodat. (2004-03 (EEBO-TCP Phase 1).). A brief and true narrative of some remarkable passages relating to sundry persons afflicted by witchcraft at Salem village, which happened from the nineteenth of March to the fifth of April, 1692 collected by Deodat Lawson.. (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
  3. Burr, George Lincoln. (1914). Narratives of the witchcraft cases, 1648-1706. New York, C. Scribner's Sons (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
  4. a b Boyer, Paul S.. (1974). Salem possessed : the social origins of witchcraft. ISBN 0-674-78525-8. PMC 851371. (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  5. (Ingelesez) Caporael, L. R.. (1976-04-02). «Ergotism: the satan loosed in Salem?» Science 192 (4234): 21–26.  doi:10.1126/science.769159. ISSN 0036-8075. PMID 769159. (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
  6. Hill, Frances. (2002). A delusion of Satan : the full story of the Salem witch trials. (2nd Da Capo Press ed. argitaraldia) Da Capo Press ISBN 0-306-81159-6. PMC 54477464. (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu