Marta Verheyen

kataluniar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta argazkilaria

Marta Verheyen Maynau (Torroella de Montgrí, Girona probintzia, Katalunia, 1991) kataluniar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta argazkilaria da, Las amigas de Ágata (2015) filmarengatik ezaguna. Opera prima horri esker hainbat sari eta izendapen jaso ditu.

Marta Verheyen
Bizitza
JaiotzaTorroella de Montgrí, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta argazkilaria
IMDB: nm7253727 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Marta Verheyen 1991n Torroella de Montgrín jaio zen, Girona probintzian.[1] Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Karrera amaierako proiektua Las amigas de Ágata film luzea zuzentzea izan zen, Laia Alabart, Alba Cros eta Laura Rius lankideekin batera. Guztiak zuzendari eta gidoilari gisa agertu ziren. Filma sortzeko prozesuan tutore akademikoen laguntza izan zuten: Isaki Lacuesta eta Elias León Siminiani.[2][3]

Lau zuzendarikideen artean garatu zuten filma osoa, eta Bartzelonako Lastor Mediak ekoitzi eta Avalonek banatu zuen.[4][5] Verheyeni elkarrizketa egin zioten Artic telebista-programan (2013) eta Cinema 3en (2015/2016), zinema-zuzendari eta gidoilari gisa.[6] 2016ko ekainean, Televisión Españolako Días de cine izeneko zinema-saioan, (2016ko 22. saioa - 1103 historikoa, Erakundearen 425.a ), elkarrizketatu zuten Las amigas de Ágata filmaren beste hiru zuzendariekin batera, eta bere gaztetasuna nabarmendu zuten. 20 urteko neska-talde baten istorioa kontatzen du filmak.[7] Kritikak zera nabarmendu zuen:

"Naturaltasun dramatiko izugarria eta ekonomia narratibo harroa emoziorik onenean iristen da", eta "Espainiako zinemak noizean behin ematen dizkigun ustekabe horietako bat da".[8][3]

Agataren lagunak ustekabeko fenomenoa izan zen Espainiako zinema independentearen panoraman, Albaceteko Abycine eta Bartzelonako D'A Nazioarteko Zinemaldia bezalako erreferentziazko jaialdietan aintzestatua.[9][10]

Filmografia aldatu

  • 2015: Las aigas de Ágata/ Agataren lagunak (katalanez, Les amigues de L’Àgata).[11]

Sariak aldatu

Marta Verheyenen opera primak hainbat sari eta izendapen jaso ditu, bai Espainian bai Espainiatik kanpo.[12][13]

  • 2017an Las amigas de Agata filmak 11 hautagai lortu zituzten Goya sarietan.
  • 2017an Gaudí sarietarako izendatu zuten, katalanez egindako film onenaren sarirako.[14][15]
  • 2015ean Toulouseko Cinespaña Zinemaldiko Sarietan Filma Opera Prima Onenaren kategorian ere izendatu zuten. Tarragonako REC 2015 Nazioarteko Zinemaldian, Gazte Epaimahaiaren Saria eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zituen. Albaceteko Nazioarteko Zinemaldian (Albycine), ABYCINE – AMNISTÍA INTERNACIONAL eta ABYCINE Indie Sariak irabazi zituen proiektua izan zen. Publikoaren saria Bartzelonako Zinemaldi Internazionalean ere lortu zuen.[16]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu