Marta Olazabal

Ikertzailea

Marta Olazabal (Bilbo, Bizkaia, 1981) ikertzailea da, Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3) eta Egokitzapena Ikerketa Taldeko burua.[1][2]

Marta Olazabal
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta klimatologoa
Enplegatzailea(k)Basque Centre for Climate Change (en) Itzuli

Biografia aldatu

Marta Olazabalek Ingurumen Ingeniaritzan lan egin du (Bsc 2004, MSc 2009, Bilboko Ingeniaritza Eskola) eta Lur Ekonomian doktorea da (Cambridgeko Unibertsitatea, 2015). Bere ikerketak hirien iraunkortasuna eta klima-aldaketaren gobernantzan oinarritzen dira, diziplina transdiskiplinarren sistemen pentsamenduan eta zientzia eta politika zubitzen dituzten planteamenduetan.

Nazioarteko egonaldi zientifikoak egin ditu Alemanian (IÖR, Dresden - 2005), Herbehereak (IVAM, Amsterdam - 2006), Erresuma Batua (Newcastleko Unibertsitatea - 2010, Southampton Unibertsitatea - 2018), Kanada (McGill Unibertsitatea - 2016) eta Portugal (Universidade Nova, CENSE, 2019ko maiatza).

2011n, Urban Resilience Research Network (URNet) sortu zuen, gaur egun 300 kide baino gehiago biltzen dituena. Metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak aplikatuta, gaur egungo interesak hiri klimaren gobernantzarekin, klimaren egokitzapenaren kontrolarekin eta ebaluazioarekin, ezagutzaren koprodukzioarekin eta hiri erresilientzia eta iraunkortasuna ebaluatzeko metodoekin lotuta daude.[3]

Lanak aldatu

Argitalpenak aldatu

Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkarietan, bai bakarka, bai taldean. Horrez hain liburuak ere argitaratu ditu, besteak beste:[4]

  • Multidisciplinary perspectives on Urban Resilience. 1st ed. Bilbao. Basque Centre for Climate Change, BC3. 78. ISBN 978-84-695-6025-9.(2012)
  • El Reto Climático en las Ciudades. In: Ministerio de Defensa. In: Las ciudades: agentes críticos para una transformación sostenible del mundo. Ministerio de Defensa. ISBN 978-84-9091-505-9 (2020)
  • An adaptation agenda for the new climate urbanism: global insights. In: Castán Broto, V., Robin, E., While, A. In: Climate Urbanism: towards a critical research agenda. Palgrave Macmillan. ISBN 978-3-030-53385-4. (2020)

Erreferentziak aldatu

  1. «Marta Olazabal archivos» Fundación Aquae (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  2. Susaeta, Igor. ««Ez dakizunean zerbait biziki urgentea ote den, amaierarako uzten da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  3. Marta Olazabal BC3. .
  4. «Marta Olazabal» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).

Kanpo estekak aldatu