Marlena Fejzo

mediku, irakasle eta zientzialari genetista

Marlena Schoenberg Fejzo (Los Angeles, 1968ko otsailaren 20a) mediku, irakasle eta zientzialari genetista da. Obulutegiko minbizia, umetokiko fibroma eta haurdunaldiko hiperemesian aditua da eta gai hauen gaineko aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu.[1]

Marlena Fejzo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarlena L. Schoenberg Fejzo
Jaiotza1968ko otsailaren 20a (56 urte)
Familia
AitaRonny Schönberg
AmaBarbara Zeisl Schönberg
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Brown Unibertsitatea
Brown Unibertsitatea 1989) Bachelor of Arts (Honours) (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea  (2012 -  2014)
Jasotako sariak

Facebook: marlena.fejzo Twitter: drfejzo LinkedIn: marlena-fejzo-12b00246 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Matematikan lizentziatu zen Browneko Unibertsitatean eta ondoren genetikako doktoretza garatu zuen Harvardeko Unibertsitatean.[1] Harvarden egin zituen ikerketetan umetokiko fibroman eragiten duten bi gen aurkitu zituen. Horri esker, Ameriketako Estatu Batuetako Gizakien Genetika Elkartearen sari nazionala jaso zuen.[2] Egun, Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitateko Obstetrizia eta Ginekologia Sailean eta Kaliforniako Unibertsitateko Medikuntza Sailean aritzen da. Hyperemesis Education and Research Foundation-eko aholkulari zientifikoa ere bada.[1] Bere lehenengo haurdunaldian hiperemesia arina pairatu zuen, baina bigarrenean haurra galdu zuen. Abortua eta gero, haurdunaldia ekidin eta ama subrogatu bat erabili zuen.[3]

Haurdunaldiko hiperemesia gauzatzen duen proteinaren aurkikuntza aldatu

Goragaleak ohikoak diren arren, haurdunaldien %2an muturrekoak izan daitezke. Gaitz fisiko hau nahasmendu psikologikoekin nahastu izan da urteetan, eta arreta deitzeko estrategia zela ulertzen zuten medikuek, baita abortua gauzatzeko nahi ezkutua adierazten zuela ere. Izan ere, emakumeen heriotza ere ekar dezake. Hori dela eta, isolamenduarekin eta bestelako tratu txarrekin zigortuak izan dira hamarkadatan, baita gaur egun ere.[3][4][5]

Abortua eta gero, laborategira bueltatu eta gaitzaren jatorria ikertzeko bidea hasi zuen, baina zuzendaririk gabe. Umetokiko fibroma ikertzeko lantalde batean sartu zen eta bertan eman zituen hogei urte. Bitartean, hiperemesiaren gaineko artikuluak irakurtzen zituen bere aisialdian. Estatistikan aditua den neba txikiarekin, Rick Schoenberg, hiperemesia pairatu duten emakumeei bideratutako inkesta bat garatu zuen eta HER Fundazioaren eta Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatearen laguntza ekonomikoak eta giza baliabideak ere lortu zituen. American Journal of Obstetrics and Gynecology aldizkarian argitaratutako emaitzen arabera, gaitz genetikoa zela ondorioztatu zuen. Ordutik, gaitza pairatu duten 1.500 emakumeen DNA gorde zuen, berau aztertzeko finantziazioa izan arte. Azkenik, GDF15 izeneko proteina gaitzaren atzean zegoela argitaratu zuen. Egun, proteina hori kontrolatzen laguntzeko botika baten atzean dago.[3][4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Faculty Database Production Server | David Geffen School of Medicine at UCLA» people.healthsciences.ucla.edu.
  2. (Ingelesez) Callahan, Alice. (2023-03-14). «Her Doctor Said Her Illness Was All in Her Head. This Scientist Was Determined to Find the Truth.» The New York Times ISSN 0362-4331..
  3. a b c (Gaztelaniaz) Callahan, Alice Callahan. (2023). «Su médico le dijo que su enfermedad era imaginaria. Esta científica se propuso descubrir la verdad» The New York Times.
  4. a b (Gaztelaniaz) Alpañés, Enrique. (2023-12-13). «Le dijeron que los vómitos que acabaron con su embarazo eran fingidos. Más de 20 años después, esta genetista ha descubierto su origen» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  5. a b (Gaztelaniaz) Press, Cadena SER,Agencia Europa. (2023-12-13). «Una doctora a la que acusaron de "exagerar" por sus vómitos durante el embarazo descubre el origen de estas náuseas» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu