Mark Benson (ingeniaria)

Mark Benson (jaiotzaz Mark Müller, 1888ko ekainaren 19a - 1965eko maiatza) alemaniar ingeniari bat izan zen, Bohemian sortua. Ezaguna da galdara superkritikoaren asmatzaile gisa.

Mark Benson (ingeniaria)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMark Müller
JaiotzaSudetenland (en) Itzuli, ezezaguna
Herrialdea Txekoslovakia
Heriotzaezezaguna, ezezaguna ( urte)
Jarduerak
Jarduerakingeniaria
Enplegatzailea(k)English Electric

Benson Sudetelanden (Alemania) jaio zen, bere jaiotzako izena Mark Müller zen (abizena Lehen Mundu Gerran aldatu zuen, alemaniar jatorria ezkutatzeko). AEB-ra emigratu zuen, baina geroago berriro ere Europara etorri zen English Electric Company-rekin lan egiteko. English Electric-entzat erlatiboki lurrun-sorgailu txiki bat sortu zuen (3 tona/h) baina garai horretarako, presio oso handiarekin (superkritikoa) eta danborrik gabe, gainera. 1922an Bensonek bere galdara motaren patente bat sortu zuen.

1924an, Siemens-ek eskubidea lortu zuen Benson-en patentea erabiltzeko, eta 1926-27 urteetan Bensonek bere lehen "Benson galdara handia" egin zuen Berlin-Gartenfeld-en. Siemens-ek teknologia hobetu eta lurrun-sorgailu handientzat estandar gisa har zedin garatu zuen. 1933tik gaur egun arte Siemens-ek ez ditu Benson galdararik gehiago egin, beste batzuei lizentzia eman baizik.

Bere patentea eta gero, Benson-ek ez zituen agerpen publiko gehiago egin, baina Siemens-ek Benson izendapena erabiltzen jarraitu zuen bere galdara mota arrakastatsuaren marka gisa, horri esker bere izena oso ezaguna ingeniaritza munduan, nahiz eta asmatzaileari buruz ezer gutxi dakigun.



Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.