Maria Amatriain

Nafar hezitzailea

Maria Amatriain Castillo (Azkoien, Nafarroa Garaia, 1867Azagra, Nafarroa Garaia, 1955ko martxoaren 5a) hezitzailea izan zen.[1]

Maria Amatriain
Bizitza
JaiotzaAzkoien, 1867
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAzagra1955eko martxoaren 5a (87/88 urte)
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea

Biografia aldatu

Irakaskuntzarekin konprometitua, bizi zen Azagra herriko baliabide urriei etekina ateratzen jakin zuen, eta, bere kontura, herriko lehen haurtzaindegia martxan jartzea erabaki zuen 1920an, agian, haurrak zaintzeko asmoarekin edo, beharbada, nekazaritza-herri batean gogor lan egiten zuten emakumeei laguntzeko helburuarekin, non inoiz ez baitzen lanik falta izaten.[1]

Bizi izan zen bere etxeko sarreran kartel bat zintzilik dago oraindik:

Hemen egon zen Maria Amatriain eskola.

Lehen haurtzaindegi publiko hartan irakurtzen irakasten zuen. Ordain zezaketen familiek, ordaindu egiten zuten eta ordaintzerik ez zutenei Mariak inoiz ez zien ezer erreklamatu. Hori zen bere konpromisoa.

Bigarren Errepublika garaian haurtzaindegia lokal instituzional bihurtu zuen Udalak, eta hura mantentzeaz arduratu zen.

Maria Amatriain 88 urte zituela hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «TIERRA DE ESTRELLAS : GUÍA HISTÓRICA DE LAS MUJERES DE TIERRA ESTELLA | Katakrak» katakrak.net: 243. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak aldatu