Mare nostrum

Mare Nostrum» orritik birbideratua)

Mare Nostrum (latin klasikoan zuzenago Nostrum Mare) Mediterraneo itsasoari Inperioan antzinako erromatarrek izen hori eman zioten.[1] Esapideak "gure itsasoa" esan nahi du euskaraz. Beste izen osoa zabaldua Internum Mare izan zen, Barruko Itsasoa euskaraz.

"Mare nostrum"a Erromatar Inperioaren erdi gunea zen.
Erromatar trirremea.

Historia aldatu

Mende batzuetan, K.a. I. mendetik, Julio Zesarrekin, V. mende arte, Mediterraneoa Mare Nostrum izan zen, erromatar aintzira bat Inperioaren lurrez inguratuta. Mende horietan garraio bide nagusia zen eta Inperioaren ekonomiarako ezinbesteko elementua.

Mediterraneoren kontrola aldatu

Erromatarrek bide handi hori kontrolatu behar zuen eta horretarako Erromatar Itsas Armada (latinez classis) tresna boteretsua zen. Armada horrek Erromatar Inperioaren itsasoko indar guztiak biltzen zituen.

Mediterraneoan bi base nagusiak zeuden eta bigarren mailako beste batzuk. Mare Nostruma kontrolatzen zuten flotak, bestetik, bi ziren:

  • Classis Misenensis. K.a. 27an sortua, base nagusia Misenon zegoen. Mendebaldeko Mediterraneoa kontrolatzen zuen.
  • Classis Ravennatis. Bere basea Ravenan zegoen, K.a. 27tik. Ekialdeko Mediterraneoa kontrolatzen zuen. 330. urtean basea Konstantinoplara eraman zuten.

Mare nostrumen merkataritza handitu eta zabaldu egin zen Erromarako aberastasunaren iturria izanik. Lehorrean, erromatar galtzadak itsas merkataritzaren osagarria ziren. Erromako itsas merkataritzaren eragina Asian zehar zabaldu zen baita ere, bereziki Txinan eta Indian.

Lehengai askoren garraioa, hazienak eta eraikuntza materialena, itsasoko bideetan egiten zen batez ere zeren eta lehorrekoa baiño 60 aldiz merkeagoa baitzen. Adibidez, ogia egiteko zerealak, liburuak egiteko papiro bilkariak eta beste produktu asko Inperio garaian Italiara Egiptotik, Libiatik eta Numidiatik eramaten ziren. Beste lehengai asko (ardoa, metalak, oihalak) beste probintzietatik eramaten ziren.[2]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Ruiz-Domenec, José Enrique. El Mediterráneo: historia y cultura. Península argitaletxea. ISBN 84-8307-603-9.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu