Marcia Neugebauer

Estatubatuar geofisikaria

Marcia Neugebauer (New York, 1932ko irailaren 27a) geofisiko estatubatuarra da, fisika espazialaren arloan egindako ekarpenengatik ezaguna. Haren ikerketei esker, zuzeneko neurriak ezarri ahal izan dira eguzki-haizean, haren fisika eta kometekiko elkarreragina ulertzen laguntzeko.

Marcia Neugebauer

Bizitza
JaiotzaNew York1932ko irailaren 27a (91 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Gerald Neugebauer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Cornell Unibertsitatea
Burr and Burton Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta geophysicist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Maria Neugebauer New Yorken jaio zen. Fisikako lizentziatura lortu zuen Cornelleko Unibertsitatean, 1954 urtean, eta fisikako maisutza Illinois-eko Unibertsitatean, Urbanan, 1956an.

Neugebauer plasma analizatzeko Mariner 2 zundaren ikertzailea izan zen. Zundak eguzki-haizearen lehen neurri zabalak eta haren propietateen aurkikuntza egin zituen.[1] Tresna analitikoak ere garatu zituen, batzuk Apolloko astronautek erabili zituzten Ilargian, eta beste batzuk Halley kometaren topaketan, Giotto misio europarraren esparruan.[2]

Zientzialari gisa, espazioko misio askotan parte hartu zuen NASAn egindako ibilbide profesional luzean. Jet Propulsion Laboratory proiektuan zuzendaritza postu batzuk izan ditu, hala nola Fisika alorrean zuzendari eta Espazioko Fisika Ataleko zuzendaria, Mark II.aren ikasketa taldeko zuzendaria, proiektuetako zientzialaria, besteak beste, Rangers 1 eta 2 , eta CRAF programa espaziala (ingelesez, Comete Rendezvous Asteroid Flyby).[2]

1994-1996 bitartean, Geofisikako Amerikako Batasuneko lehendakaria izan da, eta Review of Geophysics aldizkariaren editorea. Halaber, Zientzien Akademia Nazionaleko Eguzki Batzordea eta Fisika Espaziala ataleko lehendakaria izan zen.[3]

Sariak eta ohoreak aldatu

  • 1967an, Kaliforniako Zientzia eta Industria Museoak Marcia Neugebauer Kaliforniako urteko emakume zientifikoa (California Woman Scientist of the Year) izendatu zuen.
  • NASAren sari ugari jaso ditu, besteak beste, Lorpen Zientifikoaren Sari Berezia, Lidergo Nabarmenduaren Domina eta Zerbitzu Goraipatuaren Domina, hau da, NASAk eman ohi duen sari gorena.
  • 1997an, Women in Technology International Women In Technologi International WITI Hall of Fame-n sartu zen.[4]
  • 1998an ohorezko doktoretza jaso zuen New Hampshireko Unibertsitatean. 2004an, William Kaula saria jaso zuen.
  • 2010ean, Zientzien Akademia Nazionalaren Arctowski Domina saria jaso zuen.[5][6][7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu