María del Carmen Árraga
María del Carmen Árraga (Montevideo, 1840ko maiatzaren 14a - ezezaguna) margolari uruguaitarra izan zen, José Gervasio Artigasen lehen erretratuetako baten sortzailea, pertsonaia itzaltsua hil eta 15 bat urtera egina.
María del Carmen Árraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1840ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | XIX. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
aldatuIrakaskuntza artistikoa Juan Manuel Blanesengandik jaso zuen, eta bere ibilbide artistikoaren hasieran paisaia batzuk sortu zituen. Geroago, 1869an erakutsi zituen erretratuen eta izadi hilen sorkuntzan zentratu zen. 1869an, Uruguaiko Batzar Nagusiari eskainitako Joaquín Suárezen koadro bat margotu zuen, eta horri esker, Uruguaiko Senatuak artistari 1.000 pesoko saria emateko erabakia hartu zion. Sari hori bere arte ikasketekin jarraitzeko Europara joateko beka batekin ordezkatzea eskatu zuen Árragak. Dena den, familia arazoak zirela eta, artistak ezin izan zuen beka baliatu eta 1882an Senatarien Ganberari eskatu zion hasierako esleipen-ebazpenera itzultzeko, zeina hurrengo urtean eman zioten.
Orain arte iraun duten lanen artean, garai hartako hainbat politikari eta pertsona ezagunen erretratuak aipa daitezke, hala nola Venancio Flores, Tomás Gomensoro eta Alejandro Chucarro. Halaber, Museo Historiko Nazionalak oihalaren gainean bi oleo ditu, Juan Méndez Caldeirori eta José Gervasio Artigasi eskainiak. Azken erretratu hori izan zen independentziaren pertsonaia itzaltsuaren ezagutzen den lehenengoetako bat, eta Árragak margotu zuen 1863 inguruan.
Margolari honen heriotza data eta lekua ezezaguna da, nahiz eta bere figura Luis Montero artista peruarrak 1866an Montevideon egin zuen egonaldian egindako erretratu bati esker ezagutu daitekeen