María de los Dolores López

María de los Dolores López (Sevilla, ? - Sevilla, 1781ko abuztuaren 24) moja espainiarra, Inkisizioak hilarazi eta erre egin zuen azken emakumea izan zen. Itsua zen eta heretiko bezala zigortua izan zen. Erretzea izateko zigorra jaso zuenean aitortza eskatu zuen eta, horri esker, erre aurretik hil egin zuten.

María de los Dolores López
Bizitza
JaiotzaSevilla, ?
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1781eko abuztuaren 24a ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: garrotea
sutan errea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakMonja (en) Itzuli
Francisco de Goyak margotutako Inkizisioaren fede autoa.

Biografia aldatu

Bere familiak elizarekin harreman handia zuen, anaia apaiza eta ahizpa moja karmeldarra baitziren. Txikitatik izaera bihurri erakutsi zuen. Hamabi urtez itsua gelditu zen eta hurrengo lau urte haren aitor-entzulearekin eman zituen. Apaiz hura joera pederasta zuela eta, neskarekin oheratzen zen; aitzakia, hotza kentzeko zela zioen. Karmeldarren komentu batean sartu zen eta, ondoren, Marchenara joan zen non beata jantzia hartu zuen. Santutasunaren eta mistizismo ospea irabazi zuen: Jesus haurrarekin eta aingeru zaindariarekin hitz egiten zuela zioen. Lucenan aitor-entzulearekin harreman lizuna mantendu zuen. Apaiza espetxeratua izan zen eta María de los Dolores Sevillara itzuli zen. Sevillan ere haren aitor-entzulearekin sexu-harremanak izan zituen; apaizak, Mateo Casillas izenekoa, hamabi urteko harremanen ondoren, 1779an, moja eta bere burua salatu zituen.

Mojaren inguruko zurrumurruak zabaldu ziren: deabruarekin harremanak zituela esaten zen eta edabe magiko bati esker arrautzak jartzen zituela ere bai. Inkisizioak prozesua ireki zion eta, Marcelino Menéndez Pelayo eta Montero de Espinosa ikerlarien arabera, heretikotzat jo zuen, besteak beste, Miguel de Molinos eta zigorkatzaileen mugimenduaren jarraitzaile izateagatik. Antza denez, akusazioen aurrean, ez zituen haren iritzietan atzera, ezta ere damutu egin.

Hiltzera kondenatuta, hiru orduko aitortza egin zuen eta, ondoren, Sevillako San Sebastián larrean garrotez hil zuten. Hil ondoren lau ordutan erre egin zuten; azkenik, haren errautsak zabaldu zituzten. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Heterodoxia y herejía: la última hoguera de la inquisición española. in: Conflictos en el mundo hispánico. Heterodoxias, desviaciones y disidencias. Grenoble: Université Stendhal Grenoble 3 2009ko otsailaren 5-6.

Kanpo estekak aldatu