María Victoria Walsh

kazetari argentinarra

María Victoria Walsh (Buenos Aires, Argentina, 1950-Ib., 1976ko irailaren 29a) argentinar kazetaria eta militante politikoa izan zen.[1]

María Victoria Walsh
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1950eko irailaren 28a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1976ko irailaren 29a (26 urte)
Heriotza moduasuizidioa: tiroa buruana
Familia
AitaRodolfo Walsh
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
KidetzaMontoneros

Biografia aldatu

Rodolfo Walsh kazetari eta idazlearen eta Elina Tejerina ikusmen-urritasunetan espezializatutako irakaslearen alaba izan zen. Ahizpa gazteena Patricia Walsh politikaria da.' Lehen urteak La Plata hirian eman zituen.[2]

Ibilbidea aldatu

22 urterekin kazetari lanetan hasi zen La Opinión egunkarian, eta gremioetako ordezkari izendatu zuten. Egunkari horretan gatazka handiak izan zituen Jacobo Timerman zuzendariarekin, harekiko mespretxu handia sentitzen baitzuen. La Opinióneko lana utzi egin zuen, Timerman, herrialdean bizi zen indarkeria politikoaren esparruan, egunkaritik kazetariak kaleratzen hasi zenean, iraultzaileak zirela esanez.[3][2]

Ezker iraultzaileko ideiei atxiki ondoren, 22 urte inguru zituiela Montoneros gerrillarien erakundean sartu zen, miseria herri batean boluntario gisa.[2][4] Aitaren arabera, esperientzia hartatik aurrera aszetismo bat garatu zuen.[5] Erakundeko bigarren mailako ofizial izatera iritsi zen eta fronte sindikaleko prentsa-saila zuzendu zuen. Montoneros 1974ko irailean klandestinitatean sartu zenean, mugimenduan zuen ezizena "Hilda" izan zen.[2][3][6]

Bizitza pertsonala aldatu

Emiliano Costarekin ezkondu zen, biak delegatu sindikalak zirenean ezagutu zuen militantea. 1975ean alaba bat izan zuten, Victoria, Costa bere jarduera militanteagatik atxilotu eta hilabete batzuetara jaio zena. Ordutik, bikoteak ez zuen berriro kontakturik izan. Costak urte batzuk igaro zituen gatibutzan eta gero askatasuna berreskuratu zuen.[3][7]

1976ko martxoaren 24ko kolpe militarretik, Victoria Walsh-ek Buenos Aires Handiko hainbat lekutan eman zuen bere bizitza errefuxiatua.[3]

Heriotza aldatu

26 urte bete eta biharamunean, 1976ko irailaren 29ko goizean, 150 soldadu, tanke, auto eta helikoptero baino gehiago zituen operazio militar batek Villa Luro auzoko Corro kaleko 105. zenbakiko etxea inguratu zuen, non Victoria Walsh urtebeteko alabarekin, etxean bizi zen familiarekin eta idazkaritza politikoko kideekin zegoen.[1] Neskatoa ezkutatu egin zuten, eta Victoria Walsh-ek eta bere lagunek setioari aurre egitea erabaki zuten. Ordu eta erdi inguru iraun ondoren, etxeko beheko solairuan hiru militante hil ziren: Ismael Salame, Juan Carlos Coronel eta Ignacio José Bertrán. Victoria Walsh-ek eta Alberto Molinasek, terrazako Montoneroseko idazkari nazionalak, metrailadorez erantzun zieten soldaduen tiroei.[3][4][8] Lekukotasunen arabera, Victoriak munizioak agortzean galdu zuen bizia.[1]Rodolfo Walsh-ek Carta a mis amigos

gutunean zioenez, gertakaria jazo eta hiru hilabete geroago idatzitakoan, operazioan zeuden soldaduetako baten testigantza entzun zuen:

"Bat-batean —dio soldaduak— isiltasuna izan zen. Neskak metraileta utzi, zutik jarri eta besoak zabaldu zituen. Botatzeari utzi genion inork agindu gabe, eta ondo ikusi ahal izan genuen. Argaltxoa zen, ile motza zuen eta kamisoian zegoen. Ozenki baina oso lasai hitz egiten hasi zen. Ez dut gogoratzen esan zuen guztia. Baina gogoan dut azken esaldia, zeren ez dit lo egiten uzten. —Zuek ez gaituzue hiltzen —esan zuen—, guk aukeratzen dugu hiltzea . Orduan berak eta gizonak pistola bat eraman zuten lokira eta gu guztion aurrean hil ziren."[5]

Victoria Walshen alaba armadaren esku geratu zen, eta gero Emiliano Costaren familiari itzuli zion.[9] Bederatzi urteko beste neskato bat ere bizirik atera zen eta lau pertsona atxilotu zituzten.[4] Gatazka horri Corro kaleko borroka edo Corro kaleko sarraskia deitu zioten. Rodolfo Walsh-ek alabaren heriotzagatiko minaren lekukotza eman zuen Carta a Vicki gutunean eta lehen aipatutako Carta a mis amigos, gutunean. Honela dio:

"Iragandako denboran heriotza horri buruz hausnartu dut. Nire alabak, bera bezala hiltzen diren guztiek beste bide bat ote zuten galdetu diot neure buruari. Erantzuna nire bihotzaren sakonenetik sortzen da, eta lagunek ezagutzea nahi dut. Vickik beste bide batzuk aukeratu ahal izan zituen, desohoretsuak izan gabe, baina bidezkoena, eskuzabalena, arrazoituena hautatu zuen. Haren heriotza latza bere bizitza labur eta ederraren sintesia da. Ez zen beretzat bizi izan, beste batzuentzat bizi izan zen, eta beste horiek milioika dira."[5]

Corro kaleko hilketak ikertzen hasi ziren 2015. urtean, gizateriaren aurkako delituengatik, "I. Armadaren Kidegoa" izenekoa. 2017. urteko maiatzean, Patricia Walsh ahizpa auzi horretan kereilatzaile gisa aurkeztu zen, Argentinako estatu-terrorismoaren esparruan María Victoriaren heriotza ikertzeko berariaz eskatzeko.[4][8]

Aintzatespenak aldatu

2018ko martxoan, María Moreno idazleak Oración.Carta a Vicki y otras elegías políticas, liburua argitaratu zuen. Victoria Walshen irudia, familia eta borroka politikoaren hainbat alderdi ditu ardatz.[10]2022ko abuztuan, Sebastián Giménezen ""Victoria siempre".María Victoria Walshen (1950-1976) bizitza militanteari buruzko eleberria, Sudestadak argitaratua. Militantearen bizitza fikziozko kontakizun batetik birsortzen saiatzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c WALSH MARÍA VICTORIA. Secretaría de Derechos Humanos de la Nación 8 de diciembre de 2015.
  2. a b c d Vicki Walsh: su lúcida muerte y su hermosa vida. 29 de septiembre de 2014.
  3. a b c d e diariopublicable.com. «“No nos matan ustedes, nosotros elegimos morir”» www.diariopublicable.com.
  4. a b c d Bullentini, Ailín. El pedido de justicia para Victoria Walsh | Denuncia judicial para que se investigue el crimen de la hija mayor de Rodolfo Walsh. .
  5. a b c Walsh, Rodolfo. «Carta a mis Amigos [Rodolfo Walsh [Investigaciones Rodolfo Walsh]»] www.rodolfowalsh.org.
  6. «Base de datos de consulta pública | Parque de la Memoria» basededatos.parquedelamemoria.org.ar.
  7. Ibarrondo, Martin. (17 de noviembre de 2011). «Pensando el Pasado: Vivencias de un pasado aterrador» Pensando el Pasado.
  8. a b Reyes, Gloria Pagés,Lilen. A 41 años de la muerte de Vicki Walsh y la masacre de la calle Corro. .
  9. Walsh, Rodolfo. «Carta a Vicki [Rodolfo Walsh [Investigaciones Rodolfo Walsh]»] www.rodolfowalsh.org.
  10. «Porque lo elegimos | El Cohete a la Luna» www.elcohetealaluna.com.

Kanpo estekak aldatu