María Isabel Sánchez Vegara

Autore kataluniarra

María Isabel Sánchez Vegara (Bartzelona, Katalunia, ) kataluniar idazlea, editorea eta publizista da. Haurrentzako liburuen egilea da. Literatura kritikaria ere bada.

María Isabel Sánchez Vegara
Bizitza
JaiotzaBartzelona
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmarketer (en) Itzuli, idazlea, editorea eta publizista

Musicbrainz: af75247f-dae3-4743-a2c0-2a3e03f3e0b3 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

María Isabel Sánchez Vegara Katalunian[1] jaio zen, eta Bartzelonan[2] bizi da, 1970eko hamarkadatik.[3]

Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zuen UAB Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta publizitatearen arloan lan egin zuen hogei urtez. Txikitatik erakarri zuten ipuin laburrak eta poesiak, eta, 2012an, lanbide hori uztea erabaki zuen, eta idazten hasi zen.[3]

Lan ibilbidea

aldatu

2012an argitaratu zuen YO el libro de tu vida bere lehen liburua, autoedizioan.[4][5]

Egun (2023), idazlea eta sormen-zuzendaria da, haur-liburuentzako kontzeptu berrien bilaketa etengabean dabilena. YO el libro de tu vida (2012) liburuarekin sartu zen panormala editorialean, baina, Pequeña&Grande izeneko biografia ilustratuen kolekzio arrakastatsuari esker, fenomeno editorial bilakatu da. 2014an argitaratu zuen Little People, Big Dreams[4] serieko lehen liburua, bere iloba bikientzat idatzia.[3] Mundua hobea egin duten artisten eta ekintzaileen biografia da seriea, emakumeak gehienak. Bertan, besteak beste, emantzipazioa, diskriminazioa, pobrezia eta sexu-orientazioa lantzen dira, eta, zabalago, ez ulertua izatea. Liburu bakoitza pertsona batek ilustratu du.[5][6] Hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita,[6] seriea bestseller bat da, ehunka titulu dituena. 2021aren amaierarako, lau milioi ale baino gehiago zituen salduak mundu osoan.[6][7] Garai guztietako errendimendurik onena erakusten du.[8]

Om (Albert Arrayás-ekin) ere idatzi zuen, yogari buruzko haurrentzako album ilustratua, Tribus (Ana Albero-rekin) eta El cuadro (Albert Arrayás-ekin). Haren liburuek sormena eta prendizaia konbinatzen dituzte, eta haurren eta pop kulturaren arteko harreman berritzailea eta freskoa dakarte.

Argitalpenak

aldatu
  • Lucila Perini, Gloria Steinem, 2022 (ISBN 0-7112-7075-9, 978-0-7112-7075-6 et 978-0-7112-7073-2, OCLC 1258673942, lire en ligne)
  • Queenbe Monyei, Amanda Gorman, Frances Lincoln Children's Books, 2022 (ISBN 0-7112-7071-6, 978-0-7112-7071-8 et 978-0-7112-7069-5, OCLC 1258658427, lire en ligne)
  • María Isabel Sanchez Vegara, Earth Heroes Set, Frances Lincoln, 2021 (ISBN 978-0-7112-7787-8 et 0-7112-7787-7, OCLC 1282597190, lire en ligne)
  • Teresa Bellón, Pablo Picasso, 2021 (ISBN 0-7112-5950-X, 978-0-7112-5950-8 et 978-0-7112-5948-5, OCLC 1250205155, lire en ligne)
  • Maria Isabel Sanchez Vegara, Harry Houdini, Frances Lincoln, 2022 (ISBN 0-7112-5945-3 et 978-0-7112-5945-4, OCLC 1257292025, lire en ligne)
  • Lo Harris, Michael Jordan, 2021 (ISBN 978-0-7112-5938-6 et 0-7112-5938-0, OCLC 1285712761, lire en ligne)
  • María Isabel Sánchez Vegara, Yoko Ono, 2021 (ISBN 978-0-7112-5928-7, 0-7112-5928-3 et 978-0-7112-5930-0, OCLC 1260632522, lire en ligne)
  • Isobel Ross, Charles Dickens, 2021 (ISBN 978-0-7112-5896-9 et 0-7112-5896-1, OCLC 1285296143, lire en ligne)
  • Alison Hawkins, Nelson Mandela, 2021 (ISBN 978-0-7112-5791-7 et 0-7112-5791-4, OCLC 1250201711, lire en ligne)
  • Jean Claude, Albert Einstein, 2021 (ISBN 978-0-7112-5758-0 et 0-7112-5758-2, OCLC 1269219017, lire en ligne)
  • Marie Curie (ill. Frau Isa), Kimane, 14 juin 2018, 32 p. (ISBN 978-2368085363, présentation en ligne)
  • Lisbeth Kaiser, Claire Saunders et Robin Pridy, Little people, big dreams treasury : 50 stories of brilliant dreamers (ISBN 9780711264175)
  • Lisbeth Kaiser, Leaders : my first leaders, 2021 (ISBN 978-0-7112-6410-6 et 0-7112-6410-4, OCLC 1280905762, lire en ligne)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu