María Castejón Leorza

zinema-kritikaria,

María Castejón Leorza (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1975) historialaria, zinema-kritikaria, ikertzailea, saiakeragilea, teorikoa, programatzailea eta irakaslea da, ikus-entzunezko lanetan aditua.[1]

María Castejón Leorza
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaErrioxako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakzinema-kritikaria eta historialaria

Bizitza

aldatu

Txikia zela joan zen lehen aldiz zinemara, gogoan du Batman (1989) ikusi zuela, liluratuta geratu zen aretoaren iluntasunarekin, baina gero berehala itxi zituzten jaioterriko aretoak.[1]

Formazioa

aldatu

Humanitateetan lizentziatua zen Errioxako Unibertsitatean eta Historia Garaikidean doktoradutza egin zuen Salamancako Unibertsitatean.[2][3]

Ibilbidea

aldatu

Ikus-entzunezkoetan eta Emakumeen Historian genero-irudikapenetan aditua eta teorikoa eta saiakeragilea da. Pikara Magazine on-line aldizkariko editore taldeko kidea ere bada, eta #pikagramas zinema-atala du bertan. Zinemari eta generoari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu liburu kolektiboetan eta nazioko zein nazioarteko aldizkari espezializatuetan, baita historia, generoa eta zinema espainiarrari buruzko bi liburu ere.[2]

Iruñeko Emakumeen eta Zinemaren Nazioarteko Erakusketaren zuzendarikidea eta programatzailea izan zen. Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentrorako (CCCB) Rebeldes y peligrosas zinema-zikloa komisariatu zuen.[2]

Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, hala nola eldiario.es egunkari digitalean. Aditu gisa parte hartu du Versión Española edo Historias de nuestro cine (RTVE2) bezalako programetan. Alter ego digitala du Las princesas también friegan blogean, kulturari eta feminismoei buruz idazteko.[2]

Argitalpenak

aldatu
  •  Fotogramas de género. Representación de feminidades y masculinidades en el cine español (1977-1989) (Siníndice, 2013)
  • Más fotogramas de género. Representación de feminidades y masculinidades en el cine español de los 90 (Siníndice, 2015).
  • Rebeldes y peligrosas del cine.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Jauregi, Itsaso. (2023-11-07). ««Patriarkatuaz irri egin behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  2. a b c d «María Castejón» María Castejón (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  3. «María Castejón Leorza» CCCB (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  4. «María Castejón: «En el cine necesitamos todo tipo de mujeres, te gusten o no»» THE OBJECTIVE 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).

Kanpo estekak

aldatu