Mapa topografikoa lurraren gainazalaren erliebearen errepresentazio bat da, normalean partziala, eskala jakin batean egina. Plano topografikoek ez bezala, mapa topografikoek lurraldearen eremu zabalak islatzen dituzte: probintzia-eremuak, eskualdeak, herrialdeak edo mundua. Bertan, Lurreko gainazalaren forma ezagutzeko aukera ematen duten sestra-kurbak agertzen dira.

Armeniako mapa topografikoa.

Nibel ezberdinetan erabilitako koloreek eta bestelako marra-laguntzaileek aukera ematen dute mendiak, haranak, ibaiak, muinoak eta eremuko bestelako ezaugarriak ezagutzeko. Herriak, errepideak, zubiak, presak, linea elektrikoak, sail landatu ezberdinak eta antzeko giza eraikuntzei buruzko informazioa ere badator.

Plano topografikoan hauek zehaztu behar dira: eskala, Ipar geografikoa eta magnetikoa, GPS-erreferentziak, beste planoekiko erlazioak, egilearen organismoa eta bere egite-urtea.

Planoa zona zehatz baten irudikapen grafikoa da. Kanpoko ekintzetan orientatzen jakiteko erabiltzen diren planoei plano topografiko deritze, eta 1:25.000 edo 1:50.000 eskalan egon ohi dira. Hauek guztiek eremuko elementu bakoitza identifikatzen duten legendaz daude hornituak; elementu hauek ondorengoak izan daitezke: ibaiak, errepideak, zubiak, altuera-kotak, zuhaitzak, eraikinak, aurriak etab. Plano hauek saretez banatuak egon ohi dira, zeinetako bakoitzak gutxi gorabehera eremuko kilometro baten adinako distantzia irudikatzen duen; modu honetan, distantzien neurketa eta orientazioa errazten dute.

Plano bat orientatzeko ondorengoa gomendatzen da. Planoa gainazal lau eta gogor baten gainean jartzea horizontalki, ondoren iparrorratza sareten linea bertikalen (meridianoaren) paralelo, linbo mugikorra 0 gradutara egonik, eta orratz imantatua orientazio- eta norabide-geziarekin bat eginez. Horretarako, iparrorratza planoarekin batera mugitu beharko da, biek bat egin arte. Behin hauek guztiak planoaren meridianoarekiko paralelo daudenean, jarraitu behar dugun bide egokia hartzeko gai izango gara.

Kanpo estekak

aldatu