Manfria Italiako herri bat da eta Gelako frakzio bakarra Caltanissettako probintzian, Sizilian. 2001ean 387 biztanle zituen.

Manfria
Manfriako hondartza eta dorrea
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Caltanissetta
Italiako udalerriGela
Koordenatuak37°06′00″N 14°08′20″E / 37.1°N 14.1389°E / 37.1; 14.1389
Map
Altuera19 m
Altitudea19 m

Geografia

aldatu

Manfria Mediterraneoko kostaldean dagoen uda pasatzeko tokia da[1], Gelatik 12 kilometrora eta Licatatik 27 kilometrora. Tokia bi eremuz osatuta dago: Manfria (mendebaldeko eremua) eta Lido Manfria, ekialdean. Comunelli ibaiaren ibilguak banantzen du herria Marina di Butera, Buterako frazionetik.

Historia

aldatu

K.a. 340 inguruan, zeramika siziliotako irudi gorrien estiloan espezializatutako 3 taldeetako batek Lentini-Manfria taldea izena jaso zuen, zeina Sirakusa eta Gelan lanean aritu baitzen.

Manfria, izen bereko Erdi Aroko kostaldeko dorrearen izena daramana, XX. mendearen bigarren erdian hazi zen. 2006ko urtarrilaren 24ko udal lege baten ondoren frazione estatusa jaso zuen.

Manfria dorrea

aldatu

Manfria dorrea (Sferracavallo ere deitua), mendebaldeko eremuaren eta Lido ibaiaren arteko muino batean dago. Siziliako kostaldeko dorre sare baten zatia zen, Camillo Camilliani florentziar arkitektoaren proiektuari jarraituz eraikia[2].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Informazioa: italia.indettaglio.it
  2. Artikuluaren tokia: sicilyweb.it 2020.02.28an kontsultaturik.