Manchesterreko martiriak

Manchesterreko martiriak, ingelesez: Manchester Martyrs, 1867an Ingalaterrako Manchester hirian Irlandar Anaitasun Errepublikarrak burututako eraso batean parte hartu zuten William Philip Allen, Michael Larkin eta Michael O'Brien kideak izan ziren. Hirukotea 30-40 kide inguruz osatutako fenian talde batzeko buruzagia zen.

Manchesterreko martirien irudikapena, Irlandako ikur nazionala diren hirusta eta harpa batekin batera: Michael O'Brien, William Philip Allen eta Michael Larkin.

1867an Manchesterreko Istiluak (Manchester Outrages) deituriko istiluetan zehar fenian taldeak Thomas J. Kelly eta Timothy Deasy fenian kideak preso Belle Vue Gaol espetxera garraiatzen zituen polizia-zalgurdia erasotu eta barnean zalgurdiaren giltzak zeramatzan Charles Brett sarjentua tiroz hil zuten, ondoren zalgurdiaren atearen giltzarrapoa apurtzen saiatu ziren. Zalgurdian zihoan beste preso batek Bretten gorputik giltzak jaso eta bentilazio-zulotik kanpoko fenian kideei jaurti zizkien, honela Kelly eta Deasy askatzea lortu zuten. Bi iheslari horiek ez zituzten inoiz atzeman.

Aldiz, Thomas Maguire eta Edward O'Meagher Condon fenianak atxilotu eta Brett sarjentuaren hiltzaileak izatea egotzi zitzaien, baina beren geriotz zigorrak ez ziren gauzatu. O'Meagher estatubatuar hiritarra zenez AEBetako Gobernuak haren alde egin zuen eta Maguireren aurkako frogak ez ziren aski sendotzat jo.

1867ko azaroaren 23an, Allen, Larkin eta O'Brien, Salford espetxean 8.000-10.000 pertsonaren aurrean urkatuak izan ziren.

Kanpo estekak aldatu