Makakoaren autoerretratua

Makakoaren autorretratua 2011n makako beltz eme batek David Slater britainiar argazkilariaren tresneria erabiliz ateratako argazki saila da. Wikimedia Commonsek argazki hauek argitaratu eta gero, 2013an Slaterrek argazkien copyrighta aldarrikatu zuen.[1]

Makako batek ateratako argazkietako bat

2014ko abenduan, Ameriketako Estatu Batuetako Copyright Erakundeak gizakiek ez egindako lanek Estatu Batuetan ez dituztela egile eskubiderik ebatzi zuen. 2016ko urtarrilean, San Frantziskoko epaile federala zen William Orrickek ebatzia berretsi zuen.[2]

Makakoa egile aitortutzat duten bi argazkiak. Makakoa egile aitortutzat duten bi argazkiak.
Makakoa egile aitortutzat duten bi argazkiak.


Erreferentziak

aldatu
  Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu