Maitreia
Maitreia, budismoaren tradizioan, etorkizuneko Buda da; gaur egun zeruan omen da, eta Gautama Budaren irakaspena erabat desagertzen denean etorriko da lurrera lege berria (dharma) predikatzera. Budismo-eskola guztiek onartu zuten lehen bodhisattva izan zen, eta theravada tradizioan oraino ohoratua den bakarra da. Maitreiaren lehen aipamena K.o. III. mendeko idatzietan aurkitu da.[1]

Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «101 Zen Stories: Happy Chinaman» The Liar 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).