Maite Franko

Idazlea, ipuin kontalaria

Maite Franko Castro (Irun, Gipuzkoa, 1971) euskal idazlea, ipuin kontalaria, aktorea, gidoigilea eta euskara irakaslea da.[1]

Maite Franko

Bizitza
JaiotzaIrun, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ipuin-kontalaria, aktorea eta irakaslea

Bizitza aldatu

Pedagogia eta interpretazioa ikasketak egin zituen. Ondoren antzerkigintza, irakaskuntza eta literatura arloan murgildu zen. Interpretazioaren munduan zenbait taldetan aritu zen Irungo Katamitus, BAI eta Xalakabula taldeetan, besteak beste. Geroago, Legorretako Dar-dar produkzioak-en sartu zen, aktore eta gidoigile zereginetan, aldi berean ikus-entzunezkoetan lan laburrak eginez.

Irakaskuntzan, euskara irakasle eta didaktikaria izan da AEK-n; baita Hondarribiko Ikastolan antzerki irakasle ere.[2] Literaturan 2003 urtean eman zuen ezagutzera haurrentzako Ixone isilik ipuina (Aizkorri). 2012an Dantzari lentejuela-bihotza / El soldadito de plomo liburuaren egokitzapen lanak egin zituen. [3]2004 urteaz geroztik, hiru arloak bat eginik, ipuin kontalari dabil, hiru urte hauetan Euskal Herriko liburutegi eta eskola askotan izanik eta 300 saio baino gehiago eskainiz.[4] Azken urteetan Urruzunotarrak gehituz egitasmoan gazteen tutoretza eta motibazio saioetan parte hartzen du.[1]

Argitalpenak aldatu

  • Ixone isilik ipuina (Aizkorri, 2004).[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Maite Franko Castro - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  2. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  3. liburutegia. Maite Franco Castro | EIBZko liburutegia. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  4. Maite Franko ipuin kontalaria » NOR DA?. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  5. IXONE ISILIK - MAITE FRANCO CASTRO - 9788482633442. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).

Kanpo estekak aldatu