Maite Amenabar Alkorta

Politikaria

Maite Amenabar Alkorta (Azpeitia, Gipuzkoa) politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Zizurkil udalerriko alkate bilakatu zen 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz[1]

Maite Amenabar Alkorta

Zizurkilgo alkate

Bizitza
JaiotzaAzpeitia
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakPolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Maite Amenabar aginte makilarekin, 2023.06.17

Biografia aldatu

Maite Amenabar Azpeitiarra da jatorriz, herri «ezezagun» batera iritsi zen, «baina azkar egokitu zen» eta «zizurkildarra ere badela esan dezake. Harro esan ere».

2023ko martxoaren 31n Zizurkilgo EH Bilduko herri batzarrak hala erabakita, Maite Amenabar izango zela maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako koalizioaren zerrendaburua iragarri zen. Aurreko zortzi urteetan alkateorde izandakoa eta kultura, euskara eta gizarte zerbitzuen alorreko arduradun aritua.

Amenabarrek nabarmendu zuen aurreko zortzi urteetan zinegotzi aritzeak herria eta bereziki herritarrak hobeto ezagutzeko aukera eman ziola. "Zizurkil maite dudan eta errespetatzen dudan bizitokia da eta hori izan da abiapuntua alkategai izateari baiezkoa esateko" gehitu zuen. Bere hitzartzean alkategaiak hitz eman zuen gertukoa izaten jarraituko zuela, "herritarrei entzuten, eta ahal den neurrian erantzuten".[2]

2023ko maiatzaren 28an hamaika zinegotzi aukeratu zituzten Zizurkilen. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan zen emaitza: EH Bilduk 658 boto eskuratuta, Maite Amenabar Alkorta izango zen Zizurkilgo alkate berria. Bigarren EAJ geratu zen 323 botorekin eta PSE-EE hirugarren 244 boto jasota. Baliogabeak 16 boto izan ziren, 46 zuri eta %41,83-eko abstentzioa izan ziren.[3][4]

Maite Amenabar pozik eta oso hunkituta azaldu zen emaitzen berri izatean: «Gehiengo osoa berretsi da. Azpimarratzekoa da herritarrek berriz ere eman diguten babesa. Hamabi urteren ondoren alkatetzan EH Bilduk jarraitzea nahi duela argi utzi du herriak. Oso-oso pozik gaude. Bagenekien legealdi zail honen ostean botoak jaitsi egingo zirela eta emaitza hauen balorazioa oso-oso ona da, oso baikorra». Hurrengo lau urteei begira ere jarri zen Maite Amenabar: «Lan egitea tokatzen zaigu, herritar gehiengoari konbentzitzen jarraitzeko». Honela eskerrak emateko aukera probestu nahi izan zuen hauteskundeen emaitza ezagutu berritan: «Eskerrik asko babesa eman didaten herritar guztiei eta lanera». «Egingo dugu. Aupa Zizurkil», hunkitu batekin amaitu zuen esker mezua.[3]

2023ko ekainaren 17an Udalbatza berria osatzeko bilkura egin zuten Zizurkilen. EH Bilduko 6 zinegotziek, EAJko 3ek eta PSE-EEko biek hartu zuten kargua. Maite Amenabar hautatu zuten Zizurkilgo alkate.Urruzolak, pasa zion aginte makila Amenabarri.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  2. «Maite Amenabar, Zizurkilgo EH Bilduren alkategai - Zizurkil» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  3. a b «Maite Amenabar Zizurkilgo alkatetzara - Zizurkil» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  4. «Udal hauteskundeak 2023 - Zizurkil - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  5. «Urruzolak Amenabarri pasa dio aginte makila - Zizurkil» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

Kanpo estekak aldatu