Mains gaztelua (ingelesez: Mains Castle) edo Fintry gaztelua (ingelesez: Fintry Castle) Eskoziako Dundee hirian kokatzen den gazteluetako bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Mains gaztelua
Mains gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDundee City
Koordenatuak56°29′08″N 2°57′29″W / 56.4856°N 2.9581°W / 56.4856; -2.9581
Map
Arkitektura
Ondarea
LB25066

Kokapena aldatu

Dundee iparraldeko Caird Parken kokaturik dago eta Dichty haranaren ikuspegi ederra dago bertatik. Gelly Burn erreka pasatzen da albotik eta beste aldean Graham familiaren mausoleoa dago.

Historia aldatu

Sir David Grahamek 1562an altxatu zuela pentsatzen da. Ekialdeko patioko ate batean 1582 data agertzen da, eta eraikina orduan bukatuko zutela uste da. Fintryko Grahamdarren egoitza izan zen XIX mendean David Erskinek erosi zuen arte. Ondoren James Key Caird-ek erosi zuen eta azkenik 1913an udalari saldu zion. 1923an parkea publikoari ireki zitzaion.

1980 hamarkadan berrizte lanak egin ziren, baina dagoeneko zati asko hondarretan zeuden, mendebaldeko eraikinak batez ere.

Deskribapena aldatu

Familiaren egoitzak izan bide ziren iparraldeko eta ekialdeko eraikinek zutik diraute oraindik. Hegoaldeko gelatan zerbitzariak bizi ziren. Sei solairutako dorretxea ere badu.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu