Maialen Hegi-Luku
euskal idazlea
Maialen Hegi-Luku (Baiona, 1987ko apirilaren 22a) euskal idazle eta irakaslea da. 2018an Gazteluma saria eraman zuen Girgileri anderea eleberriarekin.
Maialen Hegi-Luku | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1987ko Apirilaren 22a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Hazparne |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Ipar Euskal Herriko idazleak |
![]() |
Biografia Aldatu
Hazparnen bizi da eta euskal ikasketak eta filologia ikasi zituen Baionan eta Euskal herriko Unibersitateetan. 2010an Eusko ikaskuntzaren beka bat eskuratu zuen "Hiru uhainak" ipuinaren aldaeren ikerketa lanentzat.[1]
Lanbidez euskara irakasle da eta itzultzaile.
Mikel Dalbret idazlearekin elkarlanean, lehen eleberria euskaratu zuen (Hainbat zorte, Elkar, 2015).
Gazteluma saria Aldatu
Lehen eleberria idatzi zuen nahasmendu bipolarraz (Girgileri anderea, Elkar, 2018). Gazteluma bekari esker argitaratu zuen.[2] Lehen aurkezpena Sarako biltzarrean egin zen.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Berri korporatiboak - Bekak / Becas / Bourses, -2010/03/01-Bekak / Becas / Bourses» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ Berria.eus. ««Enetzat, eleberri honek funtzio katartiko bat ukan du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).