Maggie Mac Neil

igerilari kanadarra

Hannah Margaret McNair "Maggie" Mac Neil (Jiujiang, 2000ko otsailaren 26a) igerilari kanadarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan hiru domina lortu zituen, urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana.

Maggie Mac Neil
Bizitza
JaiotzaJiujiang2000ko otsailaren 26a (24 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika  (2000ko otsailaren 26a -  2001)
 Kanada  (2001 -
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Sir Frederick Banting Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Altuera169 zentimetro

Twitter: mags_swims26 Instagram: macnmagg Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Maggie Mac Neil Jiujiangen (Txinan) jaio zen, eta urtebete zuela familia kanadiar batek adoptatu zuen.[1] London (Ontario) hirian hazi zen, eta berak esana da Pekingo Olinpiar Jokoetan igeriketa probak ikusita hasi zela igeriketa praktikatzen.[2] Michigango Unibertsitatean ikasten du, eta bertako igeriketa taldeko partaide da.[3]

2016ko Olinpiar Jokoetarako Kanadako selekziorako probatan, seigarren egin zuen, eta ezin izan zuen Rion parte hartu. 2019an sartu zen selekzioan, eta, Gwangjuko munduko txapelketatan, hiru domina eskuratu zituen: urrezkoa 100 metro tximeletan, eta brontzezko bi errelebotako probatan.[4] 2021. urtean, Tokio Olinpiar Jokoetan aritu zen, eta hiru domina lortu zituen, berriz ere, bakarkakoan urrezkoa, eta taldekakoetan zilarrezkoa eta brontzezkoa.

Nazioarteko palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2020 Tokio (  Japonia)   100 metro tximeleta 55.59
2020 Tokio (  Japonia)   4 × 100 m erreleboak libre 3:32.78
2020 Tokio (  Japonia)   4 x 100 m erreleboak medley 3:52.60
Munduko Igeriketa txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2019 Gwangju (  Hego Korea)   100 metro tximeleta 55.83
2019 Gwangju (  Hego Korea)   4 × 100 m erreleboak libre 3:31.78
2019 Gwangju (  Hego Korea)   4 x 100 m erreleboak medley 3:53.58

Markak aldatu

  • 50 metro tximeleta - 26.14 (Gwangju, 2019)
  • 100 metro tximeleta - 55.59 (Tokio, 2021) - Amerikako errekorra[5]
  • 50 metro librea - 25.21 (Toronto, 2021)
  • 100 metro librea - 54.02 (Kanada, 2021)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Canada’s MacNeil sparks soul-searching over China’s one-child policy» South China Morning Post 2021-07-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  2. (Ingelesez) «Canadian swimmer Maggie MacNeil is poised for breakout at Tokyo Olympics» Sportsnet.ca (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  3. (Ingelesez) «Maggie MacNeil Bio» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  4. «Margaret Mac Neil – Swimming Canada» www.swimming.ca (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  5. (Ingelesez) «Who is Chinese-Canadian swimmer Maggie MacNeil?» South China Morning Post 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Kanpo estekak aldatu