Magdalena Antonelli Moreno

Uruguaiko irakasle eta politikaria

 

Magdalena Antonelli Moreno
Uruguaiko Diputatu Ganberako Kide

Bizitza
JaiotzaSan Carlos (en) Itzuli1877ko maiatzaren 9a
Herrialdea Uruguai
Heriotza1955 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksufragettea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado Alderdia

Magdalena Antonelli Moreno (San Carlos, Maldonado, Uruguai, 1877ko maiatzaren 9a1955) Uruguaiko irakasle eta politikaria izan zen. Aktiboki borrokatu zuen emakumearen eskubide zibilen alde. [1][2]

Biografia aldatu

1942ko hauteskunde orokorretan hamaikagarren jarri zuten Montevideoko Colorado alderdiko zerrendan, eta Diputatuen Ganbararako hautagaia izan zen, alderdiak 13 eserleku lortu bait zituen. Horrela alderdi horretako lehen emakumezko diputatu hautetsia izan zen, bai eta herrialdeko eta kontinenteko lehen emakumezko diputatuetako bat ere, Julia Arévalo de Roche komunistarekin eta Sofía Álvarez Vignoli eta Isabel Pinto de Vidal bere alderdiko senatariekin batera.[2]

1946an Kode Zibilari genero berdintasuna sartzeko proposatutako aldaketak onartu zituen Kongresuak.[3] 1946ko hauteskundeetan bere eserlekua galdu zuen, baina, ondoren, ordezkoa izan zen hainbat alditan.

Aintzatespenak aldatu

Montevideoko Saileko Batzordeak Ramón Anador eta Gral. Las Heras etorbideen artean dagoen espazio librea Magdalena Antonelli Moreno izenarekin izendatu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Nacimiento de Magdalena Antonelli Moreno | Administración Nacional de Educación Pública» www.anep.edu.uy (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Las mujeres uruguayas están en el Parlamento desde hace 68 años» LARED21 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  3. (Ingelesez) Lavrin, Asuncion. (1998-01-01). Women, Feminism, and Social Change in Argentina, Chile, and Uruguay, 1890-1940. U of Nebraska Press ISBN 978-0-8032-7973-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) «Dos legisladoras pioneras uruguayas tendrán su espacio libre en Parque Batlle» Junta Departamental Montevideo (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Kanpo estekak aldatu