Maestranzako Antzokia

Sevillako Maestranzako Antzokia (gaztelaniaz: Teatro de la Maestranza), hiriko erdireneko tokietako batean kokatua, Urrearen Dorrea eta Maestranza Zezen Plazaren ondoan, Guadalquivir Ibaiaren ertzean, Espainiako antzokirik aitzindarienetakotzat hartua da, herrialde osoko eszenatokirik handiena duelarik, 18,9x9,5 metrokoa.

Maestranzako Antzokia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°23′N 6°00′W / 37.38°N 6°W / 37.38; -6
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Inaugurazioa1991
Edukiera1.800
Webgune ofiziala

1992an eraiki zen, urte horretan, hirian bertan ospatuko zen Nazioarteko Erakusketa probestuz, lehen, Artilleriaren Errege Maestranzaren Kuartelak hartu zituen lur batzuetan, eraikin honetatik, gaur egun, soilik fatxada mantentzen delarik. Forma zilindrikozkoa egina dago, 1774 pertsonentzako tokiarekin. 47,20 metroko kupula bat du.

Bere akustikari esker, ikuskizun ezberdinak antzezteko diseinatua dago, operetatik hasi eta musika klasikoko eta kantarien kontzertuetaraino, flamenkotik eta ospe handiko musikarietatik pasatuz, eta, bere eskenategi handiari esker, ballet eta zarzuelako lan handiak antzez daitezke.

Urteren batzuetan, Aste Santuan, udaberriko jai honen pregoia emateko erabili izan da.

Auditorioaz gain, antzerki esperimentaleko eta erakusketako gelak eta ikerketa kulturalen gune bat ditu.

Kontzertu denboraldian, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, bere eskenategian aurkezten denetako bat da.

Kanpo estekak aldatu