Madrilgo rastroa (gaztelaniaz Rastro de Madrid) Espainiako Madril hiriburuko kale merkatu bat da. Herrialde honetako rastrorik ospetsuena Madrilgoa izan arren, rastro izendapena gaztelaniaz kale-merkatua izendatzeko erabiltzen den izendapen orokorra da, eta beste hainbat hiri eta udalerrietako kale-merkatuak izendatzeko ere erabiltzen da.

La Ribera de Curtidores, Madrilgo rastroko kale nagusia.

1740an sortu zen, Hiribilduaren Hiltegiaren inguruan, Lavapiés auzoko Ribera de Curtidores kalearen alde bietako espaloietan hedatuz. Hasiera batean azoka klandestino gisa sortua izan zen, bigarren eskuko edo jada erabilitako salgaiak saltzeko asmoz. 2000. urtean 3.500 salpostutik gora zituen.

Denboraren poderioz ofizialki legeztatua, hiriko merkataritzara egokitua eta arautua izan zen. Gaur egun hiriko turismogune bilakatu da, Europako antzeko kale merkatuekin senidetuz, tartean Bartzelonako Els Encants Vells, Amsterdamgo Waterlooplein eta Londresko Portobello Road merkatua.


Kanpo estekak

aldatu
40°24′25″N 3°42′29″W / 40.40694°N 3.70806°W / 40.40694; -3.70806