Madeirako bandera 1978ko irailak 12an onartutako 30/78/M zenbakiko eskualde dekretuak erregulatzen du.

2:3 dimentsioak, Madeirako bandera

Laukiluze formakoa da, hiru zerrenda bertikalekin. Kanpoko biak urdin kolorekoak eta hori kolorekoa erdikoa. Banderaren erdian, hori koloreko zerrendan, Kristoren Ordenako gurutzea agertzen da.

Urdin koloreak Madeiraren uharte izaera adierazten du, horiak, berriz, klimatologia leuna eta bertako aberastasun iturri nagusietako bat diren hondartza edo areetak.

Kristoren Ordenaren gurutzeak Madeira ordena honetakoak izan ziren bi zaldunek aurkitu izana adierazten du, João Gonçalves Zarcok eta Tristão Vaz Teixeirak, baita Portugalekin duen elkartasuna ere.

Kanpo estekak aldatu