Macadama John Loudon McAdam eskoziar ingeniariak XIX. mende hasieran garatutako errepide eraikuntza sistemari deitzen zaio. Errepide mota hori eraikitzeko erabiltzen den geruza pikorduneko agregakin uniformeari ere horrela deitzen zaio.

Macadamez egindako lehen errepidearen eraikuntza AEBetan (1823).

Errepideen eraikuntza

aldatu

John MacAdamek garatutako sistema zelaigunearen gainean hiru macadam (material) geruza zabaltzean datza, aldamenetan drainatze arekekin. Azpiko lehen bi geruzen agregakinak gehienez 75 mm zituen eta hirugarren geruzakoak 25 mm. Lehen bi geruzen lodiera gehienez 200 milimetrokoa zen eta hirugarren geruzarena 50 mm.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu