MIC Kataluniako Canal Super3 telebista kateko haur saioa da, Televisió de Catalunyak ekoizten du. 2007ko ekainaren 21etik aurrera aireratzen da eta 6 urte arterako mutiko eta neskatoei zuzendua dago.

MIC
Deskribapena
Produkzioa
KateaCanal Super3

Saioaren protagonista Mic da, kalabaza koloreko artilezko panpina. Micek honako lagunekin batera abentura ugari bizi ohi ditu: Cincsegons ("Bostsegundu"), el Cargol ("Karakola") eta la Mosca ("Eulia"). Hauek bizitako istorioekin batera mutiko eta neskatoen bizipen eta deskubrimenduei buruzko erreportaje laburrak ere eskeintzen dira. Saioa haurren zentzumenak esnatuarazi, emozioak sortarazi eta bereziki txikienei heuren munduaren deskubrimendu partikularrean laguntzeko pentsatutako gunea da.

Lehenbizikoz aireratu zenean, Mic3 protagonista Super 3 Mic deitzen zen, 2007ko ekainaren 21rarte Iaia Mica pertsonaiak bakarka panpin eta jostailuz beteriko gela batean aurkeztu ohi zuelarik.

2013ko ekainean bere lehenbiziko diskoa argitaratu zen, "MAC, MEC, MIC!" izenburuaz.

Kanpo estekak aldatu