Luzio Torio Balbo, Thoranius bezala ere aipatua, K.a. I. mendeko txanpon egile eta militar erromatar bat izan zen, Lavinio herrian jaioa (Antzinako Erroma). Legatua izan zen Hispanian Kinto Zezilio Metelo Pioren kontsulaldian. Era berean, Zizeronek utzitako erreferentziengatik ere ezaguna da. Sertorioren Gerran hil zen K.a. 78an.

Luzio Torio Balbo

Bizitza
JaiotzaK.a. II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Bere txanponak oraindik gaur egun bilduma pieza bezala kontserbatzen dira. Txanpon horien aurrealdean Juno Sospitaren burua agertzen da ahuntz larru batez estalia (jainkosa hau oso antzinatik gurtua zen Lavinion) ISMR idazkunarekin, "Iuno Sispes Mater Regina" esan nahi duena. Atzealdean aurrera egiten ari den zezen bat eta "L. Thorius Balbus" izena agertzen dira grabatuta.

Aipamen biografikoa aldatu

Luzio Torio Balbo Thoria gensekoa zen, Lavinioko familia plebeio aberats bat zena. Ateoa zen (esaten denez, erritu erlijiosoetaz trufatzen zen) eta Epikuroren jarraitzailea. Plazeren zaletu handia izan zen. Zizeronek Luzio Torio Balbo aipatzen du bere De Finibus bonorum et malorum lanean, non bere bizimodua honela deskribatzen duen:

« Halako moduan bizi zen, ez ziola plazer bakar bati ere uko egiten, gutiziarik handiena balitz ere. Ez zen nabarmena soilik bere plazer nahia, baizik eta hauen aditu handia zela. Bere sineskeria zaletasuna hain zen urria bere aberrian ohikoak ziren sakrifizioak eta santutegiak arbuiatu egiten zituela. Hain urria zen hiltzeari zion heriotza, Errepublikar defendatzen hil zela.

Bere nahiak mugatzen zituen, ez Epikuroren sailkapenaren arabera, baizik eta soilik bere asetasunaren arabera. Alabaina, oso kontutan hartzen zuen bere osasuna: beharrezko ariketa fisikoa egiten zuen bere egarria eta gosea pizteko afalorduan, aldi berean liseritzeko errazenak ziren gutziriki bikainenekin elikatzen zen. Ardoa plazerragatik edaten zuen, baina ez bere osasunarentzat kaltegarria izateko punturaino.

»


Michel de Montaignek, era berean, Luzio Torio Balbo aipatzen du bere "Entseguak" izeneko lanean (III. Liburuko VII. atala). Zizeronen erabat bestela, soilik erretorikoki baliatzen zena epikurismoa kritikatu eta jarraian Regulus pertsonaiarekin benetako erromatar balioak aurkeztuz, Montaignek Luzio Torio Balboren bizimodua goraipatzen zuen, nork

« bizimodu lasai bat zeraman, erabat berea, bere arima heriotzaren, sineskeriaren, minaren eta giza beharraren beste zama batzuen aurka prest zuela, azkenik gudu zelaian hilez armak eskuan zituela bere aberriaren defentsan. »


Montaignentzat, jarrera hori adimen eta zentzu onaren eredu zen, eta egokiagoa zen Regulusen handinahikeria eta harrokeriazko estiloaren aurrean.

Luzio Torio Balbok Sertorioren Gerran parte hartu zuen, non Hirtuleyok garaitu zuen, Sertorioren ordezkari militarra zenak K.a. 78an. Transkribatutako deskribapenean Zizeronek aipatzen duen gudua da, Plutarkok ere aipatu zuena.