Ireki menu nagusia
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Lunbalgia edo lunbagoa gerriko min muskular bizia da, faktore eragile desberdinak izan ditzakeena, baina oro har prozesu erreumatikoekin lotu izan dena. Sindrome muskulu- eskeletikoaren ondorioz sortzen da, hau da, orno lunbarretako eta ehun bigunetako (gihar, tendoi, nerbio, ornoarteko disko) asaldurekin lotua dago. Infekzio, minbizi, osteoporosi edo kirurgiaren ondorioz lunbalgia sor daiteke.

Lunbalgia
Lumbar region in human skeleton.svg
Deskribapena
Mota Q3911817 Itzuli
lunbarren asaldura
Espezialitatea neurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak tizanidina
Identifikatzaileak
GNS-10 M54.5
GNS-9 724.2
MedlinePlus 007422 eta 007425
eMedicine 007422 eta 007425
MeSH D017116

EtiologiaAldatu

Jatorri ezberdinak egon arren, gehiegizko esfortzu fisikoak eta jarrera txarrak dira ohikoenak. Emakumeen kasuetan hilekoarekin areagotu egin daiteke. Horrez gain, arantza bifidoa duten pertsonak probabilitate gehiago dute lunbalgia pairatzeko. Ehun konektiboan eragina duten gaixotasun genetikoen sintoma izan daiteke.

Mina arrazoi desberdinengatik sor daiteke:

  • Bi ornoren arteko giltzaduraren hantura.
  • Orno arteko diskoaren lesioak eraginda.
  • Ornoek hanketara doazen nerbioen irteera konprimatzean
  • Gihar kontraktura bat eraginda.
  • Giltzadura sakro-iliakoa disfuntzio baten ondorioz
  • Organo baten eremu lunbarreko disfuntzioagatik.

SailkapenaAldatu

Iraupenaren araberaAldatu

  • Akutua: 6 aste baino gutxiago
  • Subakutua: 6 aste eta 3 hilabeteren artean
  • Kronikoa: 3 hilabete baino gehiago

Ezaugarrien araberaAldatu

Lunbar prozesuak desberdinak izan daitezke:

  • Lunbalgia akutua erradikulitisa gabe: bat-batean agertzen den mina beheko gorputz adarretara hedatu daitekeena. Enborraren tortsio edo flexio-estentsio esfortzu baten ondorioz sortzen da
  • Nerbio sustraiaren konpresio akutua: nerbio sustraiaren hantura eragiten du, askotan hernia diskal batek sortua.
  • Sustraiaren harrapatzea: nerbio sustraiaren narritadura pairatzen da prozesu degeneratiboen garapenagatik.

PrebentzioaAldatu

Prebentziorik onena bat-bateko mugimendu zakarrak ekiditea, jarrera ona edukitzea, ariketa fisikoa egin aurretik ondo berotzea, gainpisua eta obesitatea ekiditzea da.

 
Hauxe da gauza pisutsuak jasotzeko jarrera egokia

Gorputzaren jarrera egokiaAldatu

Lunbalgia askoren jatorria jarrera ezegoki eta gehiegizko esfortzuak dira. Kontu handia eduki behar da pisu handiak altxatzean eta bizkarraren tolespenetan. Pisua jasotzean bizkarra tolestea saihestu behar da eta belaunak flexionatuz eta bizkarra zuzen mantenduz altxatu behar da, gorputz guztiarekin lagunduz.

Ariketa fisikoaAldatu

Ariketa fisikoa erregularki egitea lunbalgia jasateko aukerak gutxitzen ditu. Sedentarismoak, aldiz, bizkarreko mina edukitzea eragin dezake eta ohean geldirik egoteak min honen iraupena luzatzea.

Ariketa fisikoa egin aurretik, ordea, komenigarria da mediku baten gomendioak jarraitzea. Bestela, edozein modutan eginez gero arazoak areagotu daitezkeelako.

Krisi akutu bat pairatzen ari garenean, hobe da ariketarik ez egitea eta atseden apur bat hartzea. Kronikoa denean, aldiz, ezgaitasuna eta mugimendua hobetzen ditu bizi kalitatea hobetuz.

Lunbalgia ekiditeko ariketarik onenak muskulu abdominalak, gluteoak, koadrizepsa... mugiarazten dituztenak dira. Horregatik askotan igeriketa gomendatzen da.

TratamenduaAldatu

  • Zainketa kiropraktikoak
  • Farmakoak: analgesikoek opiazeo batzuk, hanturaren kontrakoak eta mioerrelajatzailea.
  • Fisioterapia ere oso lagungarria da. Krioterapia erabiltzea onuragarria izan daiteke zuzeneko masajea emanez izotzarekin edo konpresa hotzak jarriz. Horrez gain, elektroterapiarekin lagundu daiteke 20-30 minutuz.
  • Kirurgia. Beharrezkoa denean soilik gomendatzen da. Beste gaixotasun baten ondorioz sortutako lunbalgia kasuetan, mina oso handia den kasuetan edo minak bi urtez iraun badu eta aurreko tratamenduek eraginik izan ez badute.

GaleriaAldatu

Kanpo loturaAldatu

Kanpo estekakAldatu