Luminara Unduli Star Warseko pertsonaia bat da.

Luminara Unduli
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HeriotzaKashyyyk
Hiltzaileaclone trooper (en) Itzuli
HerrialdeaErrepublika Galaktikoa
Sexuaemakumezkoa
JardueraJedia
Bestelakoak
IkasleakBarriss Offee (en) Itzuli

Jedi Maistra honek Jedi Kontseiluko kideei aholkatzen zerbitzatu zuen, baina ez zen kontseiluko kide izan. Mirialan espeziekoa zen, bere ikasle gaztea zen Barris Offee bezala.

Undulik Geonosisen borrokatu zuen, eta bere ikasleak bezala, biziraun egin zuen Yodaren garaizko parte-hartzeari esker, klonekin eta Republic Gunshipekin batera salbatzera iritsi zena.

Denbora baten ondoren, Klon Gerrak aurreratuta zeudela, Unduli maistrak Illum planetako Jedi Tenpluko leizeetan separatisten Kamaleoi Androideen aurkaborrokatu zuen. Makina hauek argi sableak egiteko kristalen iturria suntsitzen saiatu ziren.

Klon Gerretan misio garrantzitsu bat betetzea agindu zitzaion, Nute Gunray Erregeordea (Merkataritza Federakuntzako liderra) presoa eskoltatuz, Padmé Amidala senatariak atxilotu zuena, eta horregatik laguntzako padawan bat egokitu zitzaion (Ashoka Tano). Ideia Erregeordea Coruscantera eramatea zen zenbait krimenengatik epaitua izateko, horien artean, zenbait jedi zaldun eta Errepublikako senatari hiltzea planeatu izana, eta izarretako Gurutze-ontzi batean eramana izango zen, Luminara generalaren zoritxarrerako Dooku Kondeak bere ikasle zen Asajj Ventress Gunray salbatzera bidali zuen. Luminarak eta Ashokak ez zuten Asajj geldiaraztea lortu, eta honek Erregeordearekin ihes egin zuen espaziorantz garraip-ontzi batean.

Hilabete batzuren ondoren Undulik Barriss Offeerekin, bere entrenamendua jada amaitu zuena, eta Saesee Tiin Jedi maisuarekin Nadiem planetara bidaiatu zuen, non zibilen ebakuazio arriskutsu bat aurrera eraman zuten. Grievous jeneralak berak zuzendutako Sistema Independenteen Konfederakuntzako gudu droideen armadek planeta eraso zuten

Kashyyyken, gudua amaitzen ari zela, Unduli zaurituak sendatzen laguntzeko erretiratu zen. Une horretan bertan, bere agindupean zeuden klon soldaduei 66 Agindua igorri zitzaien, zuzenean Kantziler Gorenaren bulegotik. Nolabait, Luminarak ihes egitea lortu zuen, eta 66 Aginduaren ondorioz hiltzeaz libratu zen. Jedi ordena, bere aldetik, suntsitua izan zen, Palpatinek bere burua Enperadore izendatu zuen eta Errepublika Galaktikoa Inperio bihurtu zuen

Denbora baten ondoren, Luminara Inperio Galaktikoak aurkitu zuen, eta Orratza deritzonean kartzelatua izan zen, Stygeon planetan. Han bere exekuzioaren zain geratu zen. Azkenik, inkisidorea Unduliren ziegan sartu eta exekutatu egin zuen

Bere heriotzaren ondoren, Unduli Klon Gerretatik bizirik irten zela eta oraindik bizirik zegoela zioten zurrumurruak hedatzen hasi ziren, oraindik indarrean zeudenak Yavingo gudua baino bost urte lehenago. Baina, benetan, Inperioa Unduliren hondarrak biziraun zuten Jediak hauek hilak izatea ahalbidetuko zuten tranpetara erakartzeko erabiliak ziren. Tranpa horietako bat Inkisidoreak gerra gertatu eta hamalau urtera jarri zuen, Unduliren hondarrak Stygeon planetako Orratza deritzon presondegian sartuta. Unduli bizirek zegoela ustearen itxurak eginez, Gall Trayvis senatari inperialak, zelula errebeldeak harrapatzeko asmoz bere aurka zegoenaren itxurra eginez, HoloSarea hackeatu zuen Unduli Styugeon sistemako tokiren batean kartzelatua zegoela aldarrikatzeko.

Bidaiak aldatu

Jarraian, Luminara Unduli misioak betetzera joan zen planeten zerrenda bat:

Kanpo estekak aldatu