Luis Alberto Orta

borrokalari kubatarra
Luis Orta (borrokalaria)» orritik birbideratua)

Luis Alberto Orta Sánchez (Habana, 1994ko abuztuaren 22a) borroka greko-erromatarreko kirolari kubatarra da, Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan 60 kg-tako proban urrezko domina eskuratu zuena.

Luis Alberto Orta

Bizitza
JaiotzaHabana1994ko abuztuaren 22a (29 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Pisua60 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Instagram: luisalbertoortasanchez Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

La Güinera auzoan hasi zen kirola praktikatzen. Hasiera batean beisbolari ekin zion baina ondoren borroka greko-erromatarra egiten hasi zen Cerro Pelado klubean[1].

Nazioarte mailan 2018an hasi zen lehiatzen eta 2019an Pan amerikar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen Liman[2]. Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan Kenichiro Fumita japoniarra garaitu zuen finalean[3].

Nazioarteko palmaresa aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio (  Japonia)   60 kg
Pan amerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Lima (  Peru)   60 kg

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cubatel. (2021-08-02). «¿Quién es Luis Alberto Orta, el primer oro olímpico para Cuba en Tokio?» Cubatel - Llamadas, SMS y recargas a Cuba (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  2. (Gaztelaniaz) «El cubano Luis Alberto Orta se corona como campeón olímpico en lucha grecorromana en Tokio 2020» RT en Español (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Luis Alberto Orta levanta a Cuba con su oro en lucha» Tokio 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).

Kanpo estekak aldatu