Luis Migel Zulategi

nafar idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista

Luis Migel Zulategi Huarte (gaztelaniaz: Luis Miguel de Zulaegui y Huarte) (Iruñea, 1898ko uztailaren 5a - Medellín (Kolonbia) 1970eko irailaren 1) idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista Kolonbiako erbestean hila.

Luis Migel Zulategi
Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko uztailaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMedellín1970eko irailaren 1a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikagilea eta folklorista
Musika instrumentuaorganoa

Biografia

aldatu

Iruñean jaioa, bere lehen urratsak musikaren munduan Remigio Mujikaren agindupean Orfeón Pamplonés abesbatzan izan ziren. Markinan (Bizkaian), eta Gasteizen biolina, txirula, piano eta harmonia ikasi zuen. Halaber teologia eta humanitateak ikasi zituen. Frantsesa eta ingelesa ondo ikasi zituen ere, bestetik. Autodidakta moduan, euskara ikasi zuen. 1924an karmeldar gisa, Kolonbiara bidali zuten. Bi urte ondoren, habitua utzi zuen eta 1932an, Panaman, ezkondu zen. Urte berean Bilbora itzuli zen eta 1935 arte Euskadi egunkarian musika-kritiko moduan aritu zen; egunkari horretan bi izengoiti erabili zituen: "Entzule bat" eta "Eretzale". 1936ko gerrarekin Kolonbiara itzuli zen. Herrialde hartan haren ikerketekin jarraitu zuen: hasierako euskal gaiekin batera Kolonbiako gaiak aztertzen hasi zen. 1968tik hil arte Medellingo Arte Ederren eta Musika Kontserbatorioan irakasle gisa lan egin zuen. 1970ean errektorea izendatu zuten.

Musika-lan batzuk

aldatu

Zerrenda hau John Alejandro Ricaurteren liburutik hartu ditugu[1]:

Orkesta sinfonikorako

aldatu
  • 1941: Fantasía colombiana
  • 1945: Cock-tail
  • 1945: Las Mirlas
  • 1948: Ay, mi negrita d'Uribia!
  • 1949: Los de Cachipay
  • 1951: Caribianas
  • 1953: Invitación al bambuco
  • 1928: 1.Blanca (piano)
  • 1928: Errimiña (biolin eta piano)
  • 1938: Desde los Andes (zortziko) (piano)
  • 1938: Sonata (biolin eta piano)
  • 1940: I like Schumann (piano)
  • 1941: Canon sobre un preludio de Bach (biolin eta piano)
  • 1942: Nocturno (piano)
  • 1944-1945: Pequeñeces (piano)
  • 1955: Nana (klabizenbalo)

Ahots musika

aldatu

Abesbatzarako, A capella

aldatu
  • 1935: Cuatro canciones vascas
  • 1969: 25 Canciones Infantiles

Abesbatzarako laguntzarekin

aldatu
  • 1956: Misa de Réquiem
  • 1959: Gozos a San Francisco Javier

Ahotsa eta pianoa

aldatu
  • 1939: "La Farerita"
  • 1940: "En un album"
  • 1944: "Armisticio"
  • 1947: "Hay un instante en el crepúsculo"
  • 1949: "Aziyadé"
  • 1949: "Fábula"
  • 1950: "El trotamundos"
  • 1952: "Charada"
  • 1954: "Diafanidad"
  • 1957: "Amemos"

Artikuluak

aldatu
  • "La música antioqueña", Todoamérica, Habana, 1940ko iraila-urria.

Sariak eta merezimenduak

aldatu
  • 1970: Arte Ederren Institutuaren errektorea.
  • 2007: Omenaldia. Antioquiako seme kutuna.

Erreferentziak

aldatu
  1. 191 or.

Bibliografia

aldatu
  • John Alejandro Ricaurte: Vasconavarros en Antioquía 1890-1970. Andres Irujo Saria 2010. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2011.

Kanpo estekak

aldatu