Luis Cañas

Luis Cañas (Villabuena, Araba, 19282019ko abenduaren 11) ardogilea eta enpresaburua izan zen, Luis Cañas upeltegiaren sortzailea. Aitzindari izan zen Errioxako ardoa sor-marka eratzeko lanetan.[1] 1970ean, beratze karbonikoz eginiko ohiko Errioxako ardo gazteak botilaratuta eta bere marka propioarekin merkaturatu zuen lehen ardogilea izan zen. Luis Cañasen ardoek sari ugari lortu dituzte, goi mailako kalitatea duten ardoak egiten espezializatu bait zen.

Luis Cañas
Luis Cañas, winemaker, Villabuena (Alava - Araba).jpg
Bizitza
Jaiotza Villabuena, 1928
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza 2019ko abenduaren 11 (90/91 urte)
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua

1989az geroztik, Luis Cañasen seme Juan Luisek zuzentzen du Luis Cañas upeltegia.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Fallece el histórico bodeguero Luis Cañas» Deia 2019-12-17 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece el gran bodeguero Luis Cañas» Norte Exprés 2019-12-11 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.

Kanpo estekakAldatu