Luis Arana "Cisco"ren etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Luis Arana edo Cisco Etxea Getxo udalerriko Areeta auzoan, Zugazarteko 61 zenbakian kokatzen da. Dolores Ybarra Lopez de Lacallerekin ezkonduta zegoen Luis Arana Urigüen enpresaburu, politikari kontserbadorea eta kirolari bilbotarrak eskatuta eraiki zuten. Bilbon oso ezaguna zen, zenbait kirol egiten zituelako eta zenbait ekimen sustatu zituelako (golf, futbola, atletismoa, etab.).[1]

Luis Arana "Cisco"ren etxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Casa Cisco.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 20′ 04″ N, 3° 00′ 40″ W / 43.334367°N,3.011017°W / 43.334367; -3.011017Koordenatuak: 43° 20′ 04″ N, 3° 00′ 40″ W / 43.334367°N,3.011017°W / 43.334367; -3.011017
Arkitektura
Arkitektoa Manuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea 72

EraikinaAldatu

Manuel María Smithek 1909. urtean egindako soiltasun handiko eraikina da. Ingeles estilo berritzailea du, ingeles landetxeetan oinarrituta. Hala ere, Smithek 1914. eta 1928. urteetan eraikina berritu eta barroko estiloa hartu zuen. Horren ondorioz, jatorrizko soiltasun hori galdu eta “Ana erreginaren” estiloaren ezaugarriak hartu zituen. Smithen lanik nabarmen eta originaletako bat da. Zenbait urte beranduago, eraikin horretan oinarritu ziren haren fatxadaren jarraipena diren Eugenio Aguinagaren Cisco II. eta Cisco III. eraikinak.

Alde guztiak agerian dituen eraikina da, "L" formako oin aski irregularra du, eta barruko aldea ezkaratza hexagonal baten inguruan antolatzen da. Erdisotoa, behe-oina eta beste bi oin dauzka. Tudor bao laukizuzenak ditu erdi-puntuko arku beheratuan lantzelatuak, idibegiak, silarri txikiz inguraturiko baoak eta era askotako markoez inguraturiko beste batzuk.[2]

Oinaren mutur banatan 1929. urtean proiektaturiko dorre zilindriko bi altxatzen dira, teilatuak kono-itxurakoak. Gainean bola batzuk dituzte, eta inposta-lerro izurtsuak dauzkate. Horietako dorre batek, Zugazarte hiribideari begira dagoenak, arku txiki itsuez osaturiko erlaitza du mentsulen gainean. Smith arkitektoaren obra handienetako eta esanguratsuenetako bat da, izan ere kalitate handikoa da nola arkitekturaren hala kokalekuaren ikuspuntuetatik, eta orube txiki batean egokituta dagoen arren, leku garrantzitsuan dago.

Gainera, inspirazio-iturri izan zen fatxadari jarraipena ematen dioten eraikinak (Cisco I eta Cisco II, Eugenio de Aguinagak 1948. urtean eraikitzen hasia) egiteko eta Zugazarte hiribidearen amaiera honen itxura zehazteko.

Eraikinaren izana nondik datorren ezateko 3 alternativa ditugu: Bata Eraikinaren arrean zeuden 6 metroko belaontziek Cisco izena zutela da jatorria. Beste bat, seme baten izena Francisco omen zen eta Cisco deitzen zuten. Eta hirugarrena, han salten zen carboi motari dagokiola izena.


GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

 

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Arana "Cisco"ren etxea