Ludwig Börne

idazle alemaniarra

Karl Ludwig Börne ("Loeb Baruch" jaioa; Frankfurt am Main, 1786ko maiatzaren 6a - Paris, 1837ko otsailaren 12a) alemaniar idazle politiko eta satirista izan zen. Alemania Gazteko mugimenduaren parte izan zen.

Ludwig Börne

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1786ko maiatzaren 6a
HerrialdeaFree City of Frankfurt
HeriotzaParis1837ko otsailaren 12a (50 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Hezkuntza
HeziketaGießengo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, literatura-kritikaria, legelari-poeta eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Discogs: 2440481 Find a Grave: 20962 Edit the value on Wikidata

Familia judu batean jaio zen. Medikuntza ikasten hasi zen Berlinen eta gero zuzenbide konstituzionala eta zientzia politikoa ikasi zituen Heidelbergeko Unibertsitatean. 1811n Frankfurtera itzuli eta administrazioan sartu zen, baina 1814an dimisioa eman behar izan zuen bere jatorri juduagatik. Kazetaritzan aritu zen orduan, eta bi egunkari liberal argitaratu zituen: Staatsristretto eta Die Zeitschwingen.

1818an luteranismora bihurtu zen eta bere izena aldatu zuen. 1818tik 1821era Diie Wage egunkaria argitaratu zuen, artikulu politikoak eta antzerki-kritika satirikoak biltzen zituena. Poliziak 1821ean itxi zuen egunkaria.

1830ean Parisera bidaiatu zuen, Uztaileko Iraultzaren ondoren, bere askatasun-ideiak esperimentatzeko. Atsekabetuta, gutun satiriko distiratsuak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen.

Bibliografia aldatu

  • Gesammelte Schriften 4 liburuki (1829–1834)
  • Nachgelassene Schriften 6 liburuki (Mannheim, 1844–1850)
  • Nachgelassene Schriften 12 liburuki (Hamburg, 1862–1863)
  • Nachgelassene Schriften 8 liburuki (Leipzig, 1900)
  • Börnes Leben, (Hamburg: K. Gutzkow, 1840)
  • L. Börne, sein Leben und sein Wirken, (Berlin: M. Holzmann, 1888)
  • Börnes Briefe an Henriette Herz, (1802–1807)
  • Börnes Berliner Briefe (Berlin, 1905)
  • Historische Schriften, (Darmstadt: G. Gervinus, 1838). (saiakera)
  • Hovedströmninger i det 19 de Aarhundredes Litteratur vol. vi. (Kopenhage: G. Brandes, 1890.
  • Das junge Deutschland (Stuttgart: J. Proelss, 1892).