Lucila Palacios (benetako izena: Mercedes Carvajal de Arocha ; Trinidad, 1902ko azaroaren 8a - Caracas, 1994ko abuztuaren 31) venezuelar idazlea izan zen.

Lucila Palacios

Venezuelako diputatua

Bizitza
JaiotzaTrinidad1902ko azaroaren 8a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaVenezuela1994ko abuztuaren 31 (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
KidetzaAcademia Venezolana de la Lengua (en) Itzuli

Idazle honen obra guztia gai baten inguruan dago idatzita: emakumea gizartean eta historian. Batzuetan politika gorabeherak daude narrazioaren muinean; beste batzuetan, berriz, emakumearen barne-gorabeherak dira kontagai, haren eleberri ospetsuenean bezala: Tres palabras y una mujer (1944, Hiru hitz eta emakume bat). Eleberriak emakume ezkondu baten desilusioa kontatzen du, gazte zoriontsu izatetik emazte zorigabe izatera igarotzen den emakume baten historia. Tres palabras y una mujer eleberriaren argitalpenak hautsak harrotu zituen Venezuelako kultura-munduan, ez bakarrik bere literatura balioagatik, kritikari askok leporatu zioten "feminismo gehiegizkoagatik" baizik. Dena dela, denek goraipatu zuten Palacios, venezuelar emakume modernoaren psikologian sakontzen erakutsitako trebeziagatik.

Tres palabras y una mujer ospetsuaz gainera, beste bi eleberri luze idatzi zituen: El día de Caín (1958, Kainen eguna), Tiempo de siega (1960, Sega aroa). Gainera, zenbait ipuin bilduma argitaratu zituen: Trozos de vida (1942, Bizitza pusketak), Mundo en miniatura (1956, Miniaturazko mundua), eta Cinco cuentos del Sur (1962, Bost ipuin Hegoko). Bestalde, zenbait antzerki-lan idatzi zituen haurrentzat.

Erreferentziak

aldatu